Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2019ko azaroak 6

1. saioa: “Asteartea eta zinea, aukera paregabea – Martes de cine” 2019

Foto noticia

Euskara, Kultura eta Berdintasunerako Arloek antolatu dute zikloa.

Berriz ere gozatu ahal izanen dugu dokumental formatua duen zine ziklo honekin, azaroko hurrengo astearteetan, Kultura Etxeko Erakustaretoan, 19:00etan.

Lehenengo dokumentala “MIKELE” izanen da, 12an, asteartez.

Zikloa hurrengo dokumentalek osatzen dute:

  • Azaroak 12, asteartez: “MIKELE” (Ekhine Etxeberria, 2017. urtea, 45 min.).
  • Azaroak 19, asteartez:”WOMAN” (Medicusmundi eta Kanaki Films,  Raúl de la Fuente zuzendaria, 2019. urtea, 21 min.).
  • Azaroak 26, asteartez: “EUSKALTZAINDIA. EGUNAK eta LANAK” (Fermin Etxegoien, 2018. urtea, 60 min., euskaraz).

Jaitsi kartela zikloaren egitarau osoarekin

Dokumental sorta hau atseginez hartuko duzuelakoan gaude!