Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Intereseko datuak

Herri zaharraren bista

  • Kategoria historikoa: Tokia.
  • Administrazioko kategoria: Tokia.
  • Auzitegi-barrutia: Iruña.
  • Merindadea: Iruña.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Biztanleria 2022ko urtarrilaren 1ean: 19.575 biztanle
  • Azalera: 1,31 km².
  • Biztanleriaren dentsitatea: 14.942,75 biztanle/km².
  • Udatxearen altuera maila: 434,22 metro itsas mailatik gora.
  • Loturak: Barañain Iruñerrian kokatuta dago, eta muga egiten du Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburuarekin. Kanpotik etorrita, sarbiderik ohikoena A-15 autobidea da, Barañain mendebaldetik inguratzen duen autobidea alegia.
    Iruñako erdigunetik (hiriko zentrotik) etortzeko, Armada etorbidea hartu erreferentzia gisa.
    A15 autobidetik (Nafarroa hegoaldea – Zaragoza – Madril): hartu Lizarrako 88 irteera – Logroño – Iruña, N-111 jarraituta Iruñarako norabidean, eta Arostegi etorbidean sartu. Zuzen segi lehendabiziko semafororarte, Nafarroako Unibertsitatearen errepideko bidegurutzean biratu eta Etxabakoitz – Barañain norabidea hartu.
    A15 autobidetik (abiapuntua: Burgos – Bilbo – Vitoria/Gasteiz – Altsasu/Alsasua, Donostia/San Sebastián – Nafarroako Iparraldea/Navarra Norte): hartu Lizarrako 88 irteera – Logroño – Iruña, N-111 jarraituta Iruñarako norabidean, eta Arostegi etorbidean sartu. Zuzen segi lehendabiziko semafororarte, Nafarroako Unibertsitatearen errepideko bidegurutzean biratu eta Etxabakoitz – Barañain norabidea hartu.
    Iruñako zentrotik: hartu Armada etorbidea, Pio XII etorbideko bidegurutzeraino segi eta etorbide horretatik abiatu Logroñorako norabidean. “Clínica Universitaria” alboan utzi bezain laster, eskuineko kalea hartu Barañain etorbideko bidegurutzeko errotondara iritsi arte. Eskuinera biratu etorbide horretatik, Barañainerantz. 150 metro gora behera, Barañainera iritsiko zara.
  • Geografia: Iruñako erdigunearen kokaleku den Arga ibaiaren gaineko ibai-terraza berean dago Barañain. Ondoko mugak ditu: iparraldean Arga ibaia, erripa margadunek egiten duten bat-bateko labarraren azpian dagoena; ipar-mendebaldean, Miluzerako bidean behera doan sakana; hego-mendebaldean Elortz ibaiaren sakonunea. Sakan baten gain-gainean egoteagatik, Barañain gogoz astintzen dute haizeek, batik bat ipar-mendebaldetik datozen horiek.
  • Herritar izena: Barañaindar.
Volver arriba