Lakuaren parkea hobetzeko proposamenen lehenespena
Sin categorizar
Martxoaren 27tik, astelehena, apirilaren 2ra, igandea, Konstituzio Parkea, Lakuaren parkea hain zuzen ere, hobetzeko egin diren proposamenak lehenesteko aukera izango da. Botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa da Barañainen erroldaturik egotea eta
gutxienez 16 urte izatea. Bozketa udaleko web orriaren bitartez egingo da: www.barañain.eus.
Azpimarratu behar da Barañaingo auzokideek 25 proposamen baino gehiago egin dituztela, eta Udalak positibotzat hartzen du hau herritarren parte-hartzearen ikuspegitik.
Azken proposamenak amaitze aldera, hauetako batzuk hirigintza zerbitzura bideratu dira zuzenean, mantenu eta konpontze lanak direla ulertu delako. Lan hauek datorren hilabetetan aurrera eramango dira.
Era berean, parkean zenbait jarduera edo ikastaro egitea proposatu da, eta Kirol eta Kultura arloetara bideratuko dira, hauek aztertu eta onesteko.
Gainontzekoak, nolabaiteko inbertsioa galdatzen duten proiektu berriak direnez, lehenespen fasean ikusgai izango dira. Fase honen bidez, Udalak herritarren lehentasunei buruzko informazio lortuko du. Ondoren, Hirigintza Batzordeak, prozesu honi zuzendutako aurrekontua oinarri hartuta – hasiera batean 50000 €-, tenporalizazio baten bidez, babes handiena jaso duten proposamenen exekuzioa erabakiko du.
Apirilaren 6an, Udalak bizilagunak bilera batetara deitu ditu, azken planteamendua azaltzeko, eta proposamen bakoitzari buruzko azalpenak emango direlarik.
ANIMATU ZAITEZ ETA PARTE HARTU! Sakatu hemen parte hartzeko