Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

KULTURAGUNEA: MUSIKA IKASTETXEA, KULTURA ETXEA, LIBURUTEGIA ETA AUDITORIOA

Edificios de Interés

Udalerriko taupada kulturalak badu eszenatoki fisikorik, Kulturagunea izenarekin ezagutzen dena hain zuzen ere. Kulturagunea eraikin bakarra da, Nafarroako Komunitatea kalearen, Lurgorri kalearen eta Haraneko etorbidearen artean kokaturikoa.

Hegoaldera ematen duen plaza irekia inguratuaz bat, Kulturaguneak Musika Ikastetxea, Kultura Etxea (lehenengo solairuan liburutegia) eta Barañain Auditorioa biltzen ditu. Azken hori udalerriaren proiektu handizaleenetakoa da, 650 ikuslerentzako tokiarekin Iruñerri osoan erreferente izan nahi baitu.

Zalantza izpirik gabe, musikaren irakaskuntza sustatzea, hizkuntza eta adierazpide berriak bultzatzea, urteroko ziklo ezberdinak, eta, halaber, herritarren partaidetza jarduera antolatuetan zein era guztietako kolektibo eta elkarteetan, adierazle bikainenak dira udalerri honetako bihotz kulturala osasuntsu dabilela erakusteko.

Volver arriba