Kultura – Sarituak, 2016ko XXI. “Barañaingo Hiria” Argazki Lehiaketan
Sin categorizar
Lehiaketako Epaimahaiak eman du jada epaia; hartara, gonbita luzatzen dizuegu lan sarituak eta haien egileen izenak ikus eta ezagut ditzazuen. Barañaingo Udalak Argazki Lehiaketa hau antolatzen du Ramon Trancheroren omenez; Barañaingo argazkilari honi (2008an zendua) esker ona erakusteko argazkigintzan egin zuen lanarengatik -guztia dohaintzan emana udalerri honi-.
Lehiaketa hau, guztira, 3.500 euroko balioa duten hiru sarirekin hornituta dago (1.500€ lehenengo sarituarentzat, 1.000€ bigarren sarituarentzat eta 1.000€ “Berdintasunaren Alde” sariarentzat).
Hemen duzue informazio labur bat irabazleei buruz Irabazleak ezagutu