Kultura – Kultura ikastaroetan izena emateko kanpaina
Sin categorizar
Barañaingo Udalak epea zabalduko du 2017ko urtarrilean izena emateko bigarren lauhilekoan kultura ikastarotan (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarte). Bigarren lauhilekoa lehenengoaren jarraipena da. Izen-emate epea:
– Egun izena emanda daudenak (bai erroldatuak, bai ez erroldatuak): urtarrilaren 10etik 17ra, 012 telefonora deituz.
– Erroldatuek izen-emate berriak egin edo jardueren aldaketa egin nahi dutenak: urtarrilaren 25ean, “OAC” bulegoan.
– Ez erroldatuak eta lehenengo lauhilekoan parte hartu ez dutenak: urtarrilaren 26an, “OAC” bulegoan.
Marrazketa eta pintura tekniketan ari direnak EZ dute izena eman behar kurtso osoko tailerra baita, ez dira izen-emate berriak onartuko ikastaro honetan.
Ikastaroak: KARIBETARRAK – FLAMENKOA ETA SEVILLANAK – ARETOKO DANTZAK – EKIALDEKO DANTZAK – DANTZAK – JAUZIAK – PARTCHWORK – ANTZERKI TEKNIKAK – LOREZAINTZA.