Kultura – IV. “Ostegun, historiaz jardun!” jardunaldiak, gaur, urriak 26, azken saioa euskaraz
Sin categorizar
“KONTZENTRAZIO ESPARRUAK, BORTXAZKO LANAK eta KARTZELAK 1936-1945”
AZKEN SAIOA GAUR, EUSKARAZ:
–OSTEGUNA, urriak 26, 19:00etan Kultura Etxean:
FERNANDO MENDIOLA. “Esklabotza frankismoan Nafarroako Piriniotan/ Esclavos del Franquismo en el Pirineo Navarro”.
(Euskaraz/en euskera).
Guda amaiturik, bi milatik gorako frankismoaren kontrako lagun hartu eta Erronkari eta Zaraitzu ibarretara eraman zituzten preso, Nafar Piriniotan mendi errepide bat egiteko. Errepide hori da liburuaren gakoa, lan behartuak gidatzeko sortu ziren bataloien antolakuntza eta egoera hark guztiak eraginiko talka soziala azaleratzen baititu. Solasaldi honek erakutsiko digu aipatu bataloi horiek nola menperatzen zituzten fisikoki eta psikikoki gudako galtzaileak, baita ere zeintzuk ziren presoek muturreko baldintzei aurre egiteko ikasi edota eratu zituzten estrategiak. Finean, lan behartu hauek sortu zituzten ondorioak ezagutuko ditugu, mendiko herri txiki batzuen biztanleriarengan, batetik, eta frankismoaren esklabotza pairatu zutenen familiengan, bestetik.