Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

KIROLAK

Deportivas_as

Helbidea: Udaletxeko plaza, z/g, p.k. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 28 63 10 (1353 luzapena).

E-Posta: deportes@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara. Administrazio-bulegoa Udaletxeko beheko solairuan.

Arduradun politikoa:  María Lecumberri Bonilla.

Udal teknikaria: Inés Ocáriz Mauleón.

Ofizial administraria: Unai Razkin Iriarte.

 

DEP-SerieBARAI


ARGIBIDE OROKORRAK

Barañaingo Udalaren Kirol zerbitzua arduratzen da herritarrei aisiako eta astialdiko kirol eskaintza ahalbidetzen, adin-talde ezberdinetara egokituta.

Udal honen ardura ere izango da udalaren kirol instalazioen kudeaketa, administrazioa eta horien zaintze lana.

Oinarri horiekin bat, hona hemen zeintzuk diren Udalaren Kirol zerbitzuaren kudeaketan, helburu nagusiak:

 – Sustatzea  jarduera fisikoa, kirola eta kultura fisikoaren eta bizi ohitura osasuntsuen garapena herritarrengan, inolako bereizkeriarik gabe.

 – Saiatzea jarduera fisikoa izan dadin pertsona hezteko baliabide bat, osasun ohiturak eta bizi kalitatea hobetzekoa, eta, herritarren arteko harremanetarako eta haien partaidetzarako bide bat.

 – Jardutea Udalaren kirol instalazioen sustapenean, eraikitze, zaintze eta mantentze-lanetan, haien erabilera kudeatzearekin batera.

 


INSTALAZIOAK

*Udal Kiroldegia

Polideportivo-BARAÑAIN-Udal-Kiroldegia 

Helbidea: Ipar Plazako etorbidea, z/g. Telefonoa: 948 186934.  Kiroldegiko argazki albuma

Kiroldegiko irakaslea: Roberto Alcuaz Aldunate.

Udalaren Kiroldegiak honako instalazio hauexek ditu:

>Kiroldegiko Pabiloia: Hainbat kirol mota egiteko prestatua, arauzko neurriduna eta guztira 1.215 metro karratu dituena. Harmailak dauzka, 350 pertsona eserita bil ditzaketenak hain zuzen. Ordutegia:

Kiroldegiko pabiloia: astelehenetik ostiralera,  8:00-23:00. Larunbatetan, 8:00-22:00. Igande eta jaiegunetan, 8:30-14:30.
Instalazioa noiz itxita: uztailaren 15etik abuztuaren 15era, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean.
Arratsaldez itxita: uztailaren 6tik 14ra, eta abenduaren 24an eta 31n.

>Gimnasioa: Espezializazio aretoa, 187 m² dituena, hainbat kirol diziplina praktikatzeko prestaturikoa, hala nola, aerobika, borroka arteak, soinketa, e.a.

>Aldagelak: dutxa-kabinak eta armairuak.

>Komunak

>Erabilera askotariko aretoa

>Biltegiak

>Botika kutxa

>Bilera-gela

>Harmailak

Instalazioak erabiltzeko/alokairuan hartzeko aukeren berri izateko, jo Kirol Bulegora (948 286310 telefonoa, 1353 luzapena) edota mezua bidali helbide honetara:  deportes@baranain.com.   Instalazio honen aparteko erabileretarako, eskabidea egin behar da Barañaingo Udaletxeko OAC-Herritarrak Hartzeko Bulegoan, instalazioak erabiltzeko eskabide eredua erabilita.

Fitness gunea:

Kiroldegiko Fitness guneko argazki albuma

Barai-MusculaciónHelbidea: Udal Kiroldegia, Ipar plazako etorbidea, z/g. Telefonoa: 948 186934.

Kiroldegiko Fitness gunea bideratua dago honakoetarako: osasuna eta ongizatea hobetzeko entrenamenduak, tonua hartzekoak, kardiobaskularrak, indarra egitekoak, erresistentzia lantzekoak, eta beste kirolen osagarri izatekoak.

Instalazioko abonatu izateko izen-ematea nola egin: dagokion dokumentazioa gimnasioko entrenatzaileari (monitoreari) emanda, instalazioa irekita dagoen orduetan beti ere.

FITNESS GUNEAK HONAKO INSTALAZIOAK DITU:

Muskulazio aretoa:

Tonua hartzeko, indartzeko eta errehabilitazioa egiteko lan-elementuekin hornitua, bai eta erabiltzailearen egoera fisikoa zein osasuna hobetzeko beste hainbat aparaturekin ere.

Areto kardiobaskularra:

Pisua galtzea, eta sistema kardiobaskularra eta erresistentzia fisikoa hobetzea ahalbidetzen dituen lan aerobikoa egiteko makinekin hornitua.

Hona hemen makinen multzoa:

Korrika egiteko zintak, arraun-makinak, bizikleta eliptikoak, eskailera simulagailuak, spinning bizikletak, vibro power, e.a.

• Zirkuitu entrenamendu funtzionalak egiteko aretoa, zeinahi urtarotan.

DEP-SalaEntrenamientosCircuitoDoako saioak dira,  taldean, Udal Kiroldegiko bazkideentzat eskaintzen direnak, hau da, Kiroldegirako abonatu kuotak saio horiek hartzeko eskubidea ematen du. Hona hemen erabiltzaileek egin ditzakezuen entrenamenduak: entrenamenduak zirkuituan, funtzionalak, esekidura, luzaketak; gimnasioko jardueraren ordezko edo osagarri gisa.

• Saunak:  bi sauna (gizonezkoena eta emakumezkoena).

Aldagelak eta gunerako komun espezifikoak.

FITNESS GUNEAren ORDUTEGIAK:

Instalazioak irekita noiz:

Astelehenetik ostiralera: 08:00 – 22:00.

Larunbatetan: 09:00-21:00.

                               Igande eta jai egunetan: 9:00 – 13:00

Monitorearekin egoteko ordutegia:

                               Astelehenetan eta asteazkenetan: 8:45 – 13:00 eta 17:45 – 22:00

Astearteetan eta ostegunetan: 12:45 – 18:00

Ostiraletan: 8:45 – 13:00

Instalazioak itxita noiz:

Igande eta jaiegunetan.
Uztailaren 15etik abuztuaren 15era (biak barne; horregatik uztailean kuota ordaintzen da, baina ez abuztuan).
Abenduaren 24an eta 31n, arratsaldez.
Uztailaren 6tik 14ra, arratsaldez.

                         FITNESS GUNEAn izena emateko betebeharrak

Erabiltzaileentzako Oinarrizko Arauak

Muskulazio abonamenduan alta egiteko fitxa (sarbide txartela gaztelaniaz ala euskaraz eskura daiteke)

          Muskulazioko abonamendua uzteko fitxa


*Atletismo pistak

Udalerriak atletismo pista ditu, 2015eko irailetik erabilgai daudenak. Lagunakeko poligono ondoan daude pista horiek (erretegien atzealdean). Pistetara heldu daiteke, baita ere, Oltza Zendeako Errondatik barna, oinezkoendako bidea eginda.

Atletimso pistak herritarrek erabil ditzakete, 17. ordenantza fiskalean ezarritakoaren arabera.

 


*Retegi pilotalekua

Helbidea: Estadioko Pasealekua, edo Lagunak Elkartetik sarbidea (Barañaingo ingurabide edo erronda).

36 metro luzeko pilotalekua, 596 pertsona eserita bil ditzaketen harmailak dituena. Aldagelak eta bainugelak baditu jokalarientzat.

Aparteko erabilerak eta instalazio honetarako ikuskizunak antolatzea Udalaren eskumen dira. Instalazio honetarako aparteko erabilerak egiteko eskabidea Barañaingo Udaletxeko OAC-Herritarrak Hartzeko Bulegoan egin behar da, instalazioak eskatzeko eskabide eredua erabilita.

Pelotan aritzeko orduen erreserba Lagunak Udal Zerbitzuak kudeatzen du; hortaz, zerbitzu honetara jo behar duzue erreserbaren gaineko araudiaren berri izateko, bai eta erreserba egin ahal izateko ere (Lagunak U.Z.; 948 18 12 33; Lagunak Elkarteko web orria ->  http://www.lagunak.org/eu/ ).

 


ARAUDIA

 

17. ORDENANTZA – ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (Tamaina 16Kb)

2022ko TARIFAK: TARIFAK ANEXOA

23. ORDENANTZA – ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROLETAKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA (Tamaina 18Kb)

 (2017ko TARIFAK – 2013ko ABENDUaren 27ko 248. zenbakidun NAOn ARGITARA EMANAK).

 


KIROL PROGRAMAK

Ikus ezazu:   PC-PuntoDeportes  Udalaren kirol programa 2023-2024

(Ikastaroen prezioak eguneratu ohi dira indarreko ordenantzari jarraiki –>23. ordenantza)

Kirol eskolak

Aurkezpena

DEP-2ProgramaEscuelasEskolakBarañaingo Udalak, 5 eta 16 urte bitarteko herritarrentzat kirola sustatze aldera, kirol eskolen programa antolatzen du. Ikasturte baten antzeko iraupena izaten du programa horrek; urriaren 1ean hasten da eta hurrengo urteko maiatzaren 31n amaitzen da.

Helburuak

Programarako ezarri diren helburu nagusiak dira:

-Ahalbidetzea, kirol-irakaskuntzaren bitartez, ikaslearen hezkuntza integralaren prozesua; ulertuz, betiere, kirol-irakaskuntza bitarteko bezala aipatu prozesuan, eta ez xede gisa.

-Bermatzea Barañaingo haur guztiei, ditugun baliabide erabilgarrien arabera, haiek aukeratzen duten kirola ikasi eta egiteko aukera, egiten dugun eskaintzaren arabera; eta haien oinarrizko kirol-gaitasunak garatzeko aukera, ingurune osasuntsu eta seguru batean, eta, gaitasun fisiko edo beste edozein motatako arrazoiengatiko bereizketarik gabe.

-Ahalbidetzea kirol eta higiene ohituren sorkuntza, haurren garapen pertsonalean lagundu dezaten haien ongizate fisiko, mental eta sozialerako.

 

GAZTE eta HELDUendako jarduerak

Aurkezpena

Gazte eta helduendako Barañaingo Udalaren programa honek lortu nahi duena da herritarrei (17 urtez goitikoak) kirola eskaintzea, adin horietarako ezaugarriak eta interesak kontutan hartuta.

DEP-ProgramaJovenesGazteakBi lauhilekotan antolatuta dago jarduera:

-Urriaren 1etik urtarrilaren 31ra.

-Otsailaren 1etik maiatzaren 31ra.

Lehenengo lauhilekoan izena eman duten eta jardueran aritu diren horiek lehentasuna izanen dute bigarren lauhilekorako izen-ematea berritzerakoan, jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Era berean, bigarren lauhileko hori egoteak aukera ere ematen die parte-hartzaile berriei; izan ere, lehenengo epealdian izena eman gabe geratu ziren horiek oraingo epealdian bideratu baitezakete izen-ematea.

Helburuak

-Egitasmo bat eskaintzea zeinak kirola egiteko bidea erraztuko baitie ahalik eta herritar gehienei, gaitasun fisiko, sexu edo egoera sozialarengatik inolako bereizketarik gabe.

-Jarduerak izan daitezela trebakuntza pertsonalerako, osasun ohitura baterako eta bizi-kalitatearen hobekuntzarako baliabide, eta harremanetarako eta herritaren partaidetzarako bide bat.

-Jarduera-gama zabala eskaintzea herritarrei, erabiltzaileen interesak asetuko dituen jarduera-sorta, saiatuz jarduera fisikoaren arlo guztiak betetzen.

 

ADINEKOendako jarduerak

Aukezpena

Adinekoendako Barañaingo Udalaren kirol jardueren programa honek lortu nahi duena da kirola eskaintzea 60 urtez goitiko herritarrei, adin horietako ezaugarriak, beharrak eta interesak kontuan hartuta.

Ikasturte baten antzeko iraupena izaten du programa horrek; urriaren 1ean hasten da eta, hurrengo urteko maiatzaren 31n amaitzen da.

Helburuak

DEP-ProgramaTE-AdinduakPrograma honek lantzen dituen oinarrizko printzipioak, besteak beste, dira:

-Programa bat eskaintzea zeinak kirola egiteko bidea erraztuko baitie ahalik eta herritar gehienei, gaitasun fisiko, sexu edo egoera sozialarengatik inolako bereizkeriarik gabe.

-Gaitasun funtzionala mantentzea, beraz, bizi-kalitatea eta ongizatea, ahalik eta maila gorenean eta ahalik eta denbora luzeenean.

-Emozioen oreka mantentzea, harreman giro gozo-pizgarria sortuta eta gizarteratzea erraztuta.

 


BESTE KIROL PROGRAMAK

♦ FUTBITO txapelketak
DEP-campeonatos

DEP-FutbitoApp

Futbito txapelketen web orrian sartzeko esteka

(informazioa egunean: txapelketak, talde parte-hartzaileak, partida egunak, babesleak, e.a.)

DEP-CopaPrimaveraFutbito2016

 Kirolak – Udaberriko Futbito Kopa 2016

(eginiko azkena; hurrengo kopa 2017ko udaberrirako aurreikusita)

Kirol programa gehiago…

Eginiko azken saioa

 Judoaren Kirol Eguna
 DEP-JornadaJudo

Judoaren eguna 2016 (apirilaren 16an).

(apiril aldera ospatu ohi da).

 ♦ Kirolaren eta Adinduen Eguna
 DEP-DiaDeporteTE

XII. Adinduendako Kirol Eguna 2016

(maitz amaieran ospatu ohi da).

  Kirol eskolen erakustaldia
 DEP-Escuelas

Kirol eskolen erakustaldia 2016

(maiatz amaieran ospatu ohi da).

  Gimnastika erritmikoaren Eguberrietako erakustaldia
 DEP-ExhibicionRitmica

2015eko Eguberrietako erakustaldia

2016an ez da egin erakustaldirik.

(abendu erdialdean ospatu ohi da).

  Eskuz binakako Done Eztebe Txapelketa
 DEP-SanEsteban

Done Eztebe Txapelketa 2016

(apiril erdialdetik ekain amaiera arte ospatu ohi da).

  Irristalaritza-maratoia
 DEP-MaratonPatinaje

 XXVI. Maratoia 2016

(irailean ospatu ohi da).

  Sariak Kirolari
 DEP-PremiosSanEsteban

“Done Eztebe” Sariak Kirolari 2016

(Done Eztebe egunean, abenduaren 26an).

  Pilota Jaialdiak
 DEP-FestivalesPelota

Jaialdia Barañaingo Festetan 2016

(Herriko festetan ospatu ohi da, ekainean).

(Argazkiak: Plazaberri eta Sedena.)

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAK

Ikus deialdiak Web Orriaren ondoko atalean  –>    Tablón de Anuncios Deialdiak

ESTEKAK

Ikus ezazu Facebook – Vivir en Barañáin komunikabidearen kirol-informazioa

Ikus ezazu Plazaberri komunikabidearen kirol-informazioa

Volver arriba