Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Kirolak – Solasaldia olinpiadetako gure kirolariekin

Sin categorizar

Barañaingo Udalak, Kirol Arloaren bitartez, solasaldia antolatu du Izaskun Oses Joko Paralinpikoetako atletarekin eta Sergio Fernandez Joko Olinpietako atletarekin -biak Barañaingoak-. Solasaldia abenduaren 28an izanen da, 19:00etan, Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan.

Kartela-Solasaldia olinpiadetako gure kirolariekin

Dep-IZASKUNDep-SERGIO

Izaskun Oses atleta lehen aldiz aritu da aurten Joko Paranlipikoetan, Rio hirian: bertan, brontzezko domina eskuratu zuen 1.500 metroko proban. Azaroan Madrilen Kirol Merituarekin izan zen saritua. 

Sergio Fernandezek Rioko Joko Olinpikoetan Estatuko marka berrezarri zuen hesidun 400 metrotan, eta finalean sartzeko punttuan egon zen, denboraldi bikaina osatzea ahalbidetuko ziokeena; beti ere, aipatu denboraldian  Espainiako Txapeldun dela dioen titulua eskuratu du hirugarren aldiz, bai eta zilarrezko domina ere Amsterdamen eginiko Europako Txapelketan.