Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Kirolak – Mugi zaitez Proiektua

Sin categorizar

Barañaingo Udalaren Kirol Arloa bat dator MUGI ZAITEZ PROIEKTUArekin. Aipatu proiektua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak sustatua da, Osasunerako Lehen Arreta Zerbitzuko Zuzendaritzarekin eta beste hainbat entitaterekin elkarlanean. Proiektuaren funtsa da aurre egitea gorantz doan  gizarteko egoneko bizimoduari eta horrek dakartzan hainbat eritasun kronikori, eritasuna gertatu den kasuetan hobekuntza bilatzearekin batera.  Helburua da bizimodu osasungarriagoa izatea, bizi-kalitatean gora eta menpekotasunean, aldiz, behera eginez. Lan ildoetako bat  da gure ingurunea ariketa fisikorako errazgune bilakatzea, igogailuak dituzten udal eraikinetan eskailerak erabiltzea sustatzearekin batera.

Udal eraikinetan sartzen zarenean zoruan oinatzak ikusiko dituzu, eskailerak hartzeko bidea eginez. Oinatz horiek jarraituz gero eskailerak erabiltzen ahalko dituzu, igogailuaren ordez. Beraz, pentsa ezazu eskailerek hitz egiten dizutela eta entzun iezaiezu… “Ahal baduzu… erabil nazazu!”.

 DEP-CartelKartela DEP-Huellas-OinurratsakDEP-PlacaPlaka
MUGI ZAITEZ PROIEKTUA kartelaMUGI ZAITEZ PROIEKTUA oinatzakMUGI ZAITEZ PROIEKTUA igogailurako txartela
Volver arriba