Kirolak – II. Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Foroa
Sin categorizar
Martxoan ospatuko da II. Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Foroa
II. Kirolaren Foroa martxoaren 16an bilduko da, 19:00etatik 21:00etara, Barañaingo Udaletxean.
Udal ordezkariak eta Barañainen kirol jardueretan ari diren hainbat pertsona, iazko I. Fororako deian
Iazko martxoan I. Kirolaren Foroa bildu zen Barañainen, bertako Udalaren Kirol eta Jarduera Fisikoaren Arloak antolaturik. Estreinako bilkura hartan, udalerrian kirol esparruan lanean ari diren eragile, elkarte, kolektibo eta pertsonak elkartu ziren. Topagune hark hainbat ideiari eta proposameni bizia eman zion, esate baterako, joan den irailean I. Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Astea garatu zen.
Aurtengo martxoan berriz ere bilduko da II. Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Foroa. Oraingo honetan landu nahi diren esparruak osasuna eta adinduak izanen dira. Udalaren ustez benetan erakargarria eta garrantzitsua da kirolak eta jarduera fisikoak osasunarekin duten lotura pertsona adinduetan, Barañainen, zehazki, gero eta ugariago eta aktiboago baitira biztanle horiek. Horregatik, Udalak II. Foro honetan parte hartzeko gonbita luzatzen dizue. Bertan, ideiak, ekarpenak edota izandako eskarmentua plazaratzen ahalko dituzue, proposaturiko gaiarekin loturikoak beti ere.