Kirolak – “Elikadura menopausia bitartean” hitzaldia
Sin categorizar
Barañaingo Udalaren Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Arloak hitzaldi hau antolatu du ezagutu ahal izateko emakumearengan menopausiaren garaian gertatzen diren aldaketak eta horien eragina osasun egoeran; baita ere, ezagutzeko gizonezkoek ere antzeko garairik bizi ote duten. Hitzaldia martxoaren 2an izanen da, ostegunez, Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan. Jarraian, hitzaldiaren edukia eta hizlariaren datuak ikus ditzakezue. Animatzen zaituztegu hitzaldi erakargarri honetara etor zaitezten!