Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Kirola – Aste Santuan… ez gelditu!… eta aiton-amona bazara mugitu zaitez zure bilobarekin!

Sin categorizar

Kirol Arlotik bi jarduera berri proposatzen dizkizuegu hurrengo Aste Santurako. Lehendabizikoa gorputz osorako (besoak, hankak, sorbalda, abdominalak)tonua hartu nahi duzuen eta ongi pasatuz adrenalina askatu nahi duzuenoi dago zuzendua, aerobika eta boxeoaren arteko konbinaketa bat praktikan jartzearen bidez: FITBOX delakoaz ari gara. Bigarren kirol-proposamena aiton-amona zaretenentzat dago zuzendua, 6-12 urte bitarteko bilobekin batera jarduera fisikoa egin eta familiartean goza dezazuen. Bi jarduerak Barañaingo Kiroldegian eginen dira eta aurretik tokia gorde beharko duzue (izen-ematea amaituko da toki oro betetzen denean). Beraz,  Aste Santuanez gelditu!… eta aiton-amona bazara mugitu zaitez zure bilobarekin! Oraindanik eman dezakezu izena!

1. kirol-proposamena:

Ikus FITBOX jarduera egiteko eguna (tokia gordetzeko Kiroldegiko atezaintzara jo)

2. kirol-proposamena:

Ikus aiton-amonek eta bilobek elkarrekin jarduera egiteko eguna (tokia gordetzeko Kiroldegiko atezaintzara jo)

DEP-FITBOX

DEP-JuntosElkarrekin

                                                                                                                                                                                                

>>Gonbita luzatzen dizugu gure “KIROLA” orria ezagutzeko

Volver arriba