Kategoriaz igotzeko lehiaketa berria, aurrekoaren ordezkoa, Udaltzaingoko agente lehenaren lau plaza betetzeko
Ofertas de empleo público
2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an, deialdi bat argitara eman zen, Udaltzaingoko agente lehenaren lau plaza betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Ikusirik deialdi horretan akatsak daudela, beste deialdi bat argitaratzen da haren ordez, eta eskaerak aurkezteko epea irekitzen da berriz ere. Epea hamabost egun naturalekoa izanen da, aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta berariaz aditzera ematen da ez aurkeztutzat joko direla orain arte jasotako eskabideak, 2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26koan, ezarritako epean aurkeztutakoak, alegia.
NAOn ARGITARATUTAKO IRAGARKIA
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/59/16
IZENA EMATEKO ORRIA
ERANSKINA 1_IGOTZEKO LEHIAKETARAKO IZEN EMATE ORRIA
DEIALDIAREN OINARRIAK
2026-3-9_AGENTE LEHENAREN OINARRIAK
Ebazpena, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
DEIALDIA, BARAÑAINGO UDALEKO UDALTZAINGOKO AGENTE LEHEN IZATEKO 4 LANPOSTU KATEGORIAZ IGOTZEKO LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKOA
Hautapen prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzea erabaki da.
Adieraztea azterketa 2026ko abuztuaren 25ean eginen dela, 17:30ean, Barañaingo Udalaren kultur etxean (Nafarroako Komunitatea kalea 2, 31010 Barañain, Nafarroa).
(Barañain, 2026ko abuztuaren 19a)
Akta-Behin Betiko zerrenda eta agente lehenerako azterketa
ERANTZUN-ORRIA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
GALDERA-SORTAK eta ERANTZUN ZUZENAK ARGITARATZEA
2026ko abuztuaren 25ean Udaltzaingoko lau udaltzain lehen plaza betetzeko hautaprobako (A mota eta B mota) galdera-sortak eta erantzun zuzenak argitaratu dira.
Dokumentuak iragarki honi erantsitako artxiboetan kontsulta daitezke.
(2026/08/27)
EXAMEN TIPO A AGENTE PRIMERO-A
EXAMEN TIPO B AGENTE PRIMERO-A
Respuestas_Examen_TipoA_25-08-2026
Respuestas_Examen_TipoB_25-08-2026
BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ARGITARATZEA
2026ko abuztuaren 25ean Udaltzaingoko Agente Lehen lau plaza betetzeko hautaketa-prozesuari dagokion probaren kalifikazioa amaitu ondoren, argitara ematen dira izangaiek lortutako behin-behineko emaitzak.
Deialdiaren 7.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, 5 egun naturaleko epea ematen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Behin-behineko emaitzak iragarki honekin batera doan agirian eta Barañaingo Udalaren iragarki oholean ikus daitezke. (27/08/2026)
2026_08_27_ACTA_RESULTADOS PROVISIONALES
BEHIN BETIKO EMAITZAK ARGITARATZEA
Behin ebatzita 2026ko abuztuaren 25ean egindako probaren behin-behineko kalifikazioen aurka aurkeztutako alegazioak (Udaltzaingoko agente lehenaren lau lanpostu betetzeko hautaketa-prozesua), argitara ematen dira izangaiek lortutako behin betiko emaitzak.
Behin betiko emaitzak iragarki honi erantsitako dokumentuan eta Barañaingo Udalaren iragarki oholean ikus daitezke. (2026/09/04)
AGENTE PRIMERO_ACTA RESULTADOS DEFINITIVOS
PROBA PSIKOTEKNIKOETARAKO DEIA
Hautagaiei jakinarazten zaie proba psikoteknikoa 2026ko irailaren 9an hasiko dela, datorren asteazkenean. Proba psikoteknikoaren lehen zatia 09:30ean egingo dute, eta bigarren zatia egun horretan bertan izango da, lehen zatia egin ostean, 12:30ean.
Probak NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO Psikologia Aplikatuko Atalak eginen ditu, Navarrería kalea, 39 (Iruña).
Hautagaiek M5 gelara joan behar dute (beheko solairuan, eskuineko korridorearen atzealdean), NANa eta karnet neurriko argazkia dutela.
INFORMAZIO OHARRA
2. Nota informativa web Agente 1 Barañáin
Nota informativa web Agente 1 Barañáin