Ikastetxeetan elikadura diru-laguntza. 2021-22 ikasturtea
Subvenciones
Tokiko Gobernu Batzarrak 2021ko maiatzaren 10an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak aditzera ematen du ondoren agertzen diren oinarriak onetsi dituela: Diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak, Barañainen bizi eta erroldaturik diren umeak joan daitezen 2021-2022 ikasturtean Haur Eskoletako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskola jantokietara.
Eskabideak Barañaingo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira, 15 egun balioduenko epean, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera, eta eskabideak aurkeztu diren azken egun balioduneko 23:59ak baino lehen, edo, eskabidea aurrez aurre agien bada OACen bidez, eskabideak aurkeztu diren azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.
Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, bai Udalaren web orrian: www.baranain.eus
Bases ayudas económicas alimentación centros escolares. Curso 2021-2022