HIRIGINTZA
Servicios
Helbidea: Udaletxe plaza z/g, 2. solairua p.k. 31010 Barañain (NAFARROA).
Telefonoa: 948 28 63 17
E-Posta: urbanismo@baranain.com
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Beste ordutegi batzuk: Hirigintza-kontsultak: ostegunetan, 12:00-14:00.
Hemen sakatu Hirigintza-kontsultetarako aurretiko hitzorduaren erreserba egiteko
Arduradun politikoa: Alfonso Moreno
Ofizial administrariak: Miguel Álvarez, Esther Goicoechea.
EEZB (Etxebizitza eta eraikinak Zaharberritzeko bulegoa)
*2021eko maiatzaren 1etik aurrera, Iruñerriko etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko, Barañaingo bizilagunek helbide honetara jo beharko dute:
Helbidea: Joaquín Azcárate karrika p.k.31600 Burlata (NAFARROA).
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 9:00etatik 14:00etara.
Telefonoa: 948 13 02 33
E-Posta: info@orvecomarcapamplona.com
Honakoak dira etxebizitzen zaharberritzerako laguntzak:
Erabiltzaileentzako banakako laguntzak
Komunitateentzako laguntza komunak
TOKIKO 21 AGENDA
Tokiko Agenda 21 (Barañain 2003)
Tokiko 21 Agenda kontzeptuak jatorria du Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian edo “Lurreko Goi Bilera” deiturikoan (Rio de Janeiro, Brasil, 1992ko ekaina). Goi Bilera hartan “21 Agenda” (edo 21 Programa) sortu zen, hau da, Garapen Iraunkorrerako jarduera orokorreko plana. 21 Agendaren 28. kapituluak (“21 Agendari laguntzeko Tokiko Agintarien Ekimenak” izenburupean) honakoa dio:
[…] Tokian tokiko agintariak herritarrengandik gertuen daude; agintari horiek ezinbesteko egitekoa dute, hezkuntzan eragin behar baitute, herritarrek garapen iraunkorraren alde mobilizatzen ikas dezaten.
[…] 1996. urtean herrialde bakoitzeko tokiko agintari gehienek “Tokiko 21 Agenda” bat adostua beharko lukete haien lan-eremurako, herritarrei eginiko kontsulta-prozesu baten ondoren beti ere.
BARAÑAINGO TOKIKO 21 AGENDAREN HISTORIA
Barañain 1999. urtean hasi zen bere Tokiko 21 Agenda garatzen, Aalborg Gutuna bere egin zuenean, aipatu urteko abuztuaren 26ko Osoko Bilkuran harturiko akordioari esker. Akordio horrek herriaren egitasmoa jaso zuen, garapen iraunkorraren aldeko estrategiak bilatzen dituen herriarena, alegia.
Iraunkortasuneko estrategiaren konpromisoa abiarazteko, lehenik, Udalak Ingurumen-ikuskapena egin zuen, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen-Atalak sustatuta. Ikuskaritza horren helburua: identifikatzea udalerrian hobetu daitezkeen alderdiak eta iraunkortasunerako-ahalmenak. Hartara, 1999. urteko azken lauhilekoan beharrezko informazioa eta datuak bildu ziren, hau da, Ingurumen-diagnostikoa egin zen.
2000. urtean Ekintza-plan baten bidez lanerako arloak eta proiektuak definitu ziren, eta baita adierazleak ere, azken horiek Jarraipen-plan batean. Halaber, 9 ildo estrategiko definitu ziren, 24 programetan garatuak. Programa horiek, era berean, 76 ekintza barne hartzen dituzte, ingurumen-adierazleak hobetzeko helburuarekin. Ildo estrategikoek barne hartzen dituzte udalerriko esparru geografiko edo ardatz estrategikoetan eragiten duten jarduerak, helburu berekoak beti ere. Azken batean, Ingurumen-diagnostikoak zehazten du zer-nolako ekintza eta proiektu definitu.
Lehentasunezko ekintzak.
JARRAIPEN-PLANA
Ekintza-plana behar bezala garatzeko ezinbestekoa da jarraipena egitea eta noizean behin eraginkortasun-maila ebaluatzea. Izan ere, plana derrigorrean jarri beharko da egunean proposatu diren ekintzak gauzatu eta ekintza berriak proposatzen diren heinean. Jarraipen-planak osagai teknikoak ditu, ekintza-planari buruzko informazioa eskaintzen dutenak. Horiez gain, komunikaziorako osagaiak ere baditu, gizarte eta ekonomia alorretako eragile ezberdinek aukera izan dezaten gauzatze-prozesua jarraitzeko.
25 ingurumen-adierazle definitu dira. Adierazle horiek neurtzen dute udalerriak zer-nolako garapena duen, eta urtero berritu behar dira.
Aztarna ekologikoa kalkulatzea. Aztarna ekologikoa 3.734 hektareatakoa da urteko eta herritar bakoitzeko. Datu hori udalerriko ahalmenarekin (urtean 0,0054 hektarea/herritar bakoitzeko ) alderatuta, ondorioa hauxe da: herritar bakoitzak bere kontsumoa % 99,86an gutxitu beharko luke. Dena den, zentzuzkoagoa da alderatze-ariketa munduko zama-ahalmenarekiko egitea (urtean 1,75 hektarea/herritar bakoitzeko ), eta bigarren kasu horretan hauxe da ondorioa: herritar bakoitzak bere kontsumoa % 53,13an gutxitu beharko luke.
BURUTURIKO PROIEKTUAK
Jarduera-ildoaren arabera buruturiko proiektuak (Tamaina 40Kb).