Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

HEZKUNTZA

Servicios

Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa:    948 286310 (Ext. 1354)    

Web: www.barañain.eus

Arduradun politikoa:  Javier Andújar Alcolea.

Ofizial administraria: Manuel San Gil.

 

0-3 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA

Egun, 0-3 urte bitarteko bi ikastetxe daude herrian, eta biek dute udal titulartasuna.

Ikastetxea

HelbideaTelefonoae-posta
Barañain I (euskara)Udaletxeko hiribidea z/g948 186950einfantil@baranain.com
Barañain II (gaztelania)Zizur Zendeako erronda, 54948 287693einfantil03@baranain.com

 

Barañain I ikastetxea 1985/1986 ikasturtean hasi zen martxan Haurtzaindegi bezala (hasieran 2 urteko haurrekin, gero 1-2 urtekoekin eta, azkenik, 0-3 urte bitartekoekin), bai gaztelaniaz bai euskaraz.

Barañain II ikastetxea 2007/2008 ikasturtean jarri zen martxan 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Bigarren ikastetxe hau ireki zenean moduluak banatu ziren: euskarazko irakaskuntza I. ikastetxean eta gaztelaniazkoa II. ikastetxean.

Gaur egun, ikastetxe biak daude Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren eta Barañaingo Udalaren arteko lankidetza Hitzarmenaren barne. Aipatu hitzarmenaren bitartez, urtero berritzen dena, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzen da.

Bi ikastetxeen artean, guztira, 150 plaza eskaintzen dituzte, eta biek dute jantokiko zerbitzua. Hori dela eta, Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak badu diru-laguntzen programa jantokiko tarifa ordaindu ezin duten familientzat.

 

2023-2024 IKASTURTEA 

 

ONARPENA:

Tarifak 2023-2024

2023-2024 Egutegia

Borondatezke 23-24

 

2024-2025 IKASTURTEA  IKASTURTE BERRIA!!!

ATEAK ZABALIK JARDUNALDIA

CARTA

INFORMAZIO OROKORRA/INFORMACIÓN GENERAL

ONARPENA/ADMISIÓN: 2024ko apirilaren 10etik 24ra

  • Onartura izateko-eskabidea/Solicitud de admisión
  • Eszedentzia-deklarazioa/Declaración de excedencia
  • PDF Familiako errenten eta diru-sarreren zinpeko aitorpena (2022eko errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duenarentzat bakarrik). Gainera, adierazpen hori egitera behartuta ez daudela egiaztatzen duten agiri ofizialak aurkeztu beharko dituzte. /Declaración jurada de las rentas e ingresos familiares (solo para quien presente justificación de no estar obligado a realizar declaración de la renta del año 2022). Deberán presentar además documentación oficial que acredite no estar obligados a realizar dicha Declaración.

ONARTUEN ETA KANPO GERATU DIRENEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA:

 

ONARTUEN ETA KANPO GERATU DIRENEN BEHIN BETIKO ZERRENDA:

 

MATRIKULA PROZESU:

 

Tarifak 2024/2025

2024-2025 Egutegia

Borondatezko 24-25

 

 

Eskolaurreko, Haur eta Lehen Hezkuntza

Badira Barañainen 4 ikastetxe, eskolaurreko, haur eta lehen hezkuntza ematen dutenak, eta 3 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilak hartzen dituzte.

Horietako hiru publikoak dira –Nafarroako Gobernuaren mende daude-, eta bestea –Santa Luisa de Marillac- pribatua da, 1958. urtetik kontzertu orokorreko araubidea du, eta Karitateko Alabak erlijiozko kongregaziokoa da.

Hiru ikastetxe publikoek, Sahats (A+G hizkuntza eredua), Alaitz (D hizkuntza eredua) eta Eultza (A+G hizkuntza eredua), jantokiko zerbitzua eskaintzen dute, gurasoek ordainduta. Halere, jantokiko tarifak ordaindu ezin dituzten familientzat, Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak badu diru-laguntzen programa.

IkastetxeaTitularraHelbideaTelefonoak/Faxae-posta
SahatsNafarroako GobernuaErdiko hiribidea 1

948 19 85 37

Faxa: 948 278479

cplossaus@educacion.navarra.es

http://lossauces-sahats.educacion.navarra.es/web

AlaitzNafarroako GobernuaErdiko hiribidea 3948 28 60 15 Faxa: 948 286126

cpalaitz@educacion.navarra.es

cpalaitz-administraria@educacion.navarra.es

http://alaitzikastetxea.educacion.navarra.es

EultzaNafarroako GobernuaEultzako hiribidea 54

948 28 60 95

Faxa: 948 286381

cpeulza@educacion.navarra.es

https://cpeulza.educacion.navarra.es/web1/

Santa Luisa de MarillacPribatuaPedro Bidagor 2948 25 07 85

administracion@santaluisa.es

www.santaluisa.es

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Barañainek DBH eta Batxilergoko bi ikastetxe publiko ditu, batak irakaskuntza gaztelaniaz ematen du eta besteak euskaraz.

Santa Luisa de Marillac ikastetxean DBH ere ematen da.

IkastetxeaTitularraHelbideaTelefonoae-posta
DBH BarañainNafarroako GobernuaErdiko hiribidea 3848 43 18 50

ies.baranain@educacion.navarra.es

http://www.iesbaran.educacion.navarra.es

DBH AlaitzNafarroako GobernuaIruñeko etorbidea 18-B848 43 11 90

iesalaitz@educacion@navarra.es

www.alaitz.net

 

Beste hezkuntza-zerbitzu batzuk

Badira bi zentro-tailer ere, eskolatu gabeen arazoak dituzten gazteentzat, eta Nafarroako Gobernuko lanbide tailerrekoak dira. Batak arotzeria metalikoa irakasten du, eta besteak automobilgintza.

Barañainek badu euskaltegi bat, haren kudeaketa pribatua da eta diru-laguntzak jasotzen ditu Udalarengandik.

Azkenik, Luis Morondo Udalaren Musika Ikastetxea –udal patronatu bezala eratua- zeinetan oinarrizko eta erdi mailako musika irakasten baita, gutxi gorabehera 800 haur eta helduei.

 

IkastetxeaTitularraHelbideaTelefonoae-postawww
Barañaingo Lanbide Tailerra (CIP Virgen del Camino)Nafarroako GobernuaIndustrialdea, 2 Nabea948 18 12 37tp.barana@educacion.navarra.eswww.virgendelcamino.com
Barañaingo Lanbide Tailerra(Donapea BH Institutua)Nafarroako GobernuaIndustrialdea, Bigarren Fasea, 10 Nabea948 18 12 67
Sahats EuskaltegiaPribatua, udalaren diru-laguntzekinHaraneko etorb. 2, Behealdea948 18 83 25baranain@ikaeuskaltegiak.eus
Nafarroako Lanbide Ikasketen Eskola (EPNA)Sahats plaza, 1 eta 2, behea848 452868       610 013549info@epna.eswww.epna.es
Luis Morondo Musika IkastetxeaUdalaNafarroako komunitatea k./ 2948 18 53 43  Faxa: 948 18 53 43

 

 

JARDUERAK

“IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA”

Udalaren hezkuntza-programa hau 1993/1994 ikasturteaz geroztik garatzen da Barañaingo ikastetxeetan. Irakas-baliabide multzoa eskaintzea du xede; baliabide horiek erraztu ditzaten, alde batetik, irakurzaletasuna –testuen eta irakurleen arteko bitartekaritza babestuz- eta, bestetik, kalitatezko egungo literaturarekiko harremana.

Ikasleekin lantzen diren jarduerak dira, besteak beste: Idazle eta irakurleen arteko topaketak, Ahozko kontakizun saioak eta Testuak ahozkotasunera.

Enpresa espezializatu bat da Kanpainaren garapenaz arduratzen dena. CALCO 25

 

“HIRI UDALEKUAK”

1999-2003 legegintzaldian eman zitzaion hasiera jarduerari “Udako kirol-jokoak” izenarekin.

Helburuak dira, besteak beste, haurrek goza dezaten oporretan haien aisiaz jarduera ludikoak eginez goizetan, talde lanak eginez helburu komuna lortzeko, parte hartuz hainbat jarduera eta jokoetan: lantzen dituztenak aurkezpena, harremana, hautematea, oreka, gorputz-adierazpena, behaketa, espazioaren eta denboraren antolaketa, animazioa, erlaxazioa, trebetasuna eta uretakoak.

Helburu horietara iristeko indukziozko pedagogian oinarritzen diren jarduerak burutzen dira, jakin-mina pizten dutenak eta autoikaskuntzarako trebetasuna garatu. Metodologia aktiboaz ari gara, parte-hartzailea, irekia, malgua eta gogo-pizgarria.

Udalekuen garapenerako, urtero, gai edo hari bati heltzen zaio. Jarduerak taldeka (euskarazkoak eta gaztelaniazkoak) lantzen dira, Barañaingo ikastetxe publikoetako patioetan eta beste instalazio batzuetan (plazak, Lagunak elkartea, e.a.).

Udan egiten dira eta parte-hartzaileak –Barañainen erroldatuta- 4 urte baino gehiago eta 14 baino gutxiago izan behar duten neska-mutikoak dira.

Enpresa espezializatu bat da jarduera honen garapenaz.

 

“UDALBATZA TXIKIA”

2000. urtean jarri zuen martxan jarduera hau, garai hartan Hezkuntza, Prestakuntza eta Enplegua izena zuen Batzordeak.

Zozketa bidez (parte hartzen dute bertan Barañainen erroldatuta dauden 10 urteko neska-mutikoek) Udalbatza Txikiko kideak hautatzen dira. Horien artean beste zozketa bat egiten da Alkate Txikia hautatzeko, Udalbatza Txikiak kargua hartzearekin batera.

Udalbatza Txikiak, ekitaldi eta egun jakinetan, Udalbatza irudikatzen du eta bere gain hartu. Jarduera honen xedea da, Udalbatza Txikiko kideek protagonismoa izan dezatela Udalerriaren ordezkaritza lanetan, Barañaingo Festetako Haurren Egunean kasu edo Done Eztebe jaiegunean, besteak beste.

Alkate Txikiak 2000-2015 (urteka)

“ZIENTZIA DIBERTIGARRIA – CONCIENCIA PROGRAMA”

Esperientzia dibertigarri eta originalekin neska-mutikoen jakin-mina eta irudimena pizteko helburuarekin jaio zen programa hau 2010ean. Talde-garapenaren bitartez lantzen da, eta lehen hezkuntzako heziketa osatzea du xede, ikasleek ezagutu ditzaten zientzietako oinarrizko kontzeptuak.

Gogo duten eta hala eskatzen duten Barañaingo ikastetxeetan aritzen dira.

Enpresa espezializatu bat da programa honen garapenaz arduratzen dena.

“KILO OPERAZIOA”

Herriko ikastetxeetako ikasleentzat da jarduera hau. Neska-mutikoak etxez etxe ibiltzen dira, galkorrak ez diren elikagaiak bilduz. Janari horiek, ondoren, Barañaingo familia behartsuei banatuko zaizkie Done Paulo eta Andre Mari parrokien laguntzaz, haiek egiten baitute elikagaien banaketa, aurkitzen dituzten beharren araberakoa.

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzen helburua da, Barañaingo ikastetxeetako – ekimen publiko zein pribatu, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak legez aitortuta- ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntza ematen dioten egitasmo eta jardueren garapena sustatzea. Aipatu helburua gauzatzeko baliabide ekonomikoak bideratzen zaizkie Barañaingo ikastetxeei eta zentro horietako Guraso Elkarteei, indarrean dagoen udal aurrekontuak dituen mugen barne eta kontuan hartuta hainbat printzipio: publizitatea, gardentasuna, konkurrentzia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeria eza

IKASTETXEEI/A CENTROS EDUCATIVOS:

2022/2023 Ikasturtea:   

Concesión: Concesion Subv Centros Educativos 2022-23

Justificaziorako inprimaki / Impreso para la Justificación:

 

2023/2024 Ikasturtea:     DEIALDI BERRIA!

Deialdia onartuta:  SEFYCU36964

Deialdia   

Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala (navarra.es): https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2024/39/32

Eskaera egiteko inprimakiak:

Concesión:

Justifikaziorako inprimakaia:

 

 

GURASO ELKARTEEI/A APYMAS

Curso 2022/2023 Ikasturtea:  

Concesión : Concesion Subv Apymas 2022-23

Justificaziorako inprimaki / Impresos para la justificación:

 

Curso 2023/2024 Ikasturtea:   DEIALDI BERRIA!

Deialdia onartuta: SEFYCU36969

DEIALDIA

Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala (navarra.es):  https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2024/39/33

Eskaera egiteko inprimakiak:

Concesión :

Justifikaziorako inprimakia:

Volver arriba