Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Gaztainondo plazako bizilagunek eta Udalak, plazako azpiegiturak hobetze aldera, euren proposamenak planteatu dituzte.

Sin categorizar

partehartze1

Joan den asteartean, hilak 11, Barañaingo Udalak –Hirigintza arloaren bidez- Gaztainondo plazako bizilagunak deitu zituen batzar batera; udalak plazan egin behar diren lanen berri emateko eta zonaldean bizi direnek egindako iradokizunak jasotzeko.

Consuelo de Goñik, Udalaren aldetik, plazako bankuak jada aldatu direla azaldu zien, hondatuta baitzeuden, eta aipatu ere oraingoak erosoagoak direla adinekoentzat. Era berean, zuhaitzek hondatuta dagoen galtzada-harrizko zoladura ere konpondu behar zutela adierazi zien bertaratuei.

Halaber, batzarrera hurbildu ziren bizilagunek euren iradokizunak mahaigaineratu zituzten; besteak beste, hondatutako farolak edo zuhaitzek estalitakoak konpontzea, saskibaloi pistako saskiak eta zorua hobetzea –hain irristakorra izan ez dadin-, edo haurrentzako parkea egokitzea.

Hirigintzak arloko zinegotzi arduraduna Consuelo de Goñik adierazi zuen, egin beharreko obra-lanak, oraingoz, gastu ekonomikorik gabe bideratuko zirela, udalak duen materiala eta langileekin alegia; plazako lurpeko aparkalekuaren egitasmoari irtenbidea ematen zaion bitartean behintzat.

Oihaneder Indakoetxea alkate andreak herritarren partaidetzaren garrantzia azaldu zuen, aldaketa sozialerako tresna den heinean; beraz, prozesu hori herriko gainontzeko plazetara ere eramango da, baita udal arloetara ere. Hori guztiaz gain, jakitera eman zuen arloko kontseiluak sortuko direla (Euskara, Adinekoak, Gazteria), eta Berdintasunerako kontseilua indarberritu.

Volver arriba