Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

‘Festetan Bigantxak’ galdeketa

Sin categorizar

Helburua da herritarrek haien iritzia ematea Festetan bigantxak askatzeari dagokionez, eta emaitza loteslea izango da. Parte-hartzea oso garrantzitsua dela deritzogu, baita galdeketaren filosofia hedatzea ere, herriko gaien inguruan bizilagunen jarrera bizkortzearekin batera.

Botoa emateko, bai aurrez aurre bai ohiko posta bidez, baldintzak dira: Barañainen erroldatuta egotea eta 2016ko apirilaren 30a baino lehen 16 urte beteta izatea.

Bandoa

Aurrez aurreko botoa

Botoa emateko egunak eta orduak:

Apirilak 27, asteazkena, 16:00etatik 21:00etara.
Apirilak 28, osteguna, 16:00etatik 21:00etara.
Apirilak 29, ostirala, 9:00etatik 21:00etara.
Apirilak 30, larunbata, 9:00etatik 14:00etara.

Tokia: Udaletxeko hall edo atarian. Udaletxe plaza z.g.
Boto-txartela hemen deskargatu dezakezu eta beteta eraman, edo Udaletxean bertan hartu.

Ohiko posta bidezko botoa

Boto-txartela deskargatu, bete zure erantzunarekin eta kartazal txiki batean sartu. Kartazal hori eta NANaren fotokopia beste kartazal batean sartu eta bidali segidako helbidera:

BIGANTXAK – PARTE HARTZEKO GALDEKETA
Barañaingo Udala
Udaletxe plaza z.g.
31010 Barañain

Posta bidez apirilaren 30a arte, egunean bertan, eman dezakezue botoa.