Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Kirolak – Barañaingo IV. Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Foroa 2019

2019ko martxoak 27 | 19:00 - 21:00

Kultura Etxea

Foto evento

    IV. Barañaingo Kirolaren Foroan landuko diren esparruak “Emakumeak, kirola eta jarduera fisikoa” izango dira. Kirola, Kultura eta Berdintasun alorren elkarlanaren ondorioa da aurtengo foroa. Izan ere, “Emakumea eta kirola” iniziatiba zabalagoaren baitan kokatuko da Kirolaren IV Foroa beste jarduera batzuekin batera (argazki erakusketa…). Aipatzekoa da Barañainen emakumezkoen kirola izan duen garrantzia, 70 eta 80 hamarkadetan aitzindaria izanda (Lagunakeko emakumezkoen futbola, Udalak antolatutako kirol jarduerak emakumeei zuzenduta…). Azken hamarkadetan gure herriko eragile zein instituzioek bultzada eta ikustarazteko lanean egon dira. Udaletxetik, Lagunaketik, zein herriko eragile eta elkarteetatik apustu argia egin da beti emakumezkoen kirolaren alde eta bide horretatik aurrera egitearen alde. Horregatik Kirolaren Foroaren laugarren edizio honetan ideiak, esperientziak, bizipenak eta ekarpenak elkarbanatzeari garrantzia ematen diogu.

    Martxoaren 27an bilduko da, 19:00etatik 21:00etara, Barañaingo Kultura Etxean.

    Volver arriba