Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Kirola – Barañaingo I Mendi Astea

2019ko urtarrilak 28 - 2019ko otsailak 3

Barañain

Foto evento

    Urtarrilaren 10ean Barañaingo I Mendi Astearen aurkezpena izan zen. Barañaingo I Mendi Astea 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra izango da.

    Mendi Asteak martxoan egindako “mendia eta neguko kirolak” gaia zuen  Barañaingo III. Kirol Foroan du jatorria. III. Kirol Foroko ideia eta proposamenak oinarri izanda, Mendiari buruzko Foroa sortu zen. Bertan, talde, norbanako, zein mendiarekin lotura (eskalada, alpinismoa…) zuten pertsonak bildu ziren.

    Barañaingo I Mendi Astea Barañaingo Udaleko Kirol Arloak, Barañaingo Mendi Foroak eta Lagunakeko Mendi sailak elkarlanean antolatu dute.

     

     

    Ilusio handiz egindako lanaren ondorioz Barañainen Mendi Astea izango dugu. Lehenengo edizio honetan hainbat hitzaldi eta proiekzio izango ditugu, izen handiko hizlariak izango ditugu gure artean. Honekin batera argazki erakusketa ere izango dugu. Azkenik, astea borobiltzeko adin tarte guztiei zuzendutako mendi irteera antolatuko dugu, barañaindar guztiak mendiaz eta naturaz goza dezaten.

    Antolakuntzatik Barañaingo I Mendi Astean barañaindar guztiak parte hartzera gobidatzen ditugu. Baita ere, laguntzaile, parte hartzaile eta babesle guztien laguntza eskertzen dugu.

    Ondoan Barañaingo I Mendi Astearen egitaraua:

     

     

    *Hitzaldia: “Abentura Artikoan” Pou anaiekin: sarrera librea, aurretik Auditorioan sarrera hartuta. (Asteartetik ostiralera 18:00 – 20:30 bitartean eta hitzaldia baino bi ordu lehenagotik. Gehienez 3 sarrera pertsonako)

    Volver arriba