“Gure Memoria/Nuestra Memoria” dokumentala ikusteko aukera berria
2019ko otsailak 7 - 2019ko otsailak 14 | 19:00retan
Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan

- Sarreren salmenta: Gonbidapenak eskuragarri Udaletxeko Atezaintzan egunean bertan 8:30tatik 19:00tara
“Gure Memoria/Nuestra Memoria” dokumentala ikusteko aukera berria izanen da. Gure herriaren historia bizia eta ondare immateriala erakustea da dokumentalaren asmoa.
Ordubete irauten duen dokumentalak hamazazpi testigantza jasotzen ditu eta honez gain, antzezlan eta irudi bidez historian barrena murgildu eta joan den mendeko 60. hamarkadaraino egiten du atzera. Garai hartan 100 biztanle baino ez zituen Barañainek eta egun, Nafarroako hiri jendetsuenetariko bat da.
Gonbidapenak: Udaletxeko Atezaintzan egongo dira eskuragarri, honako egunetan:
- Otsailak 7ko emanaldirako: egunean bertan, 8:30etatik 19:00tara.
- Otsailak 14ko emanaldirako: egunean bertan, 8:30etatik 19:00tara.
Gehienez 130 pertsona.