“Gure memoria” dokumentalaren aurkezpena
2019ko urtarrilak 18 | 19:00etan
Auditorio Barañain

- Zenbatekoa: Gonbidapenak Barañaingo Udaletxean eskuragarri
Datorren urtarrilaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Barañaingo Auditorioan “Gure Memoria” dokumentalaren aurkezpena izanen da. Labrit Multimediak egindako ikusentzunezko honen bidez, gure herriaren historia bizia eta ondare immateriala erakustea da Udalaren asmoa.
Ordubete irauten duen dokumentalak hemezortzi testigantza jasotzen ditu eta honez gain, antzezlan eta irudi bidez historian barrena murgildu eta joan den mendeko 60. hamarkadaraino egiten du atzera. Garai hartan 100 biztanle baino ez zituen Barañainek eta egun, Nafarroako hiri jendetsuenetariko bat da.
Labrit Ondarea taldeak egindako lana, Xabi Berraondok zuzendua izan da, gure herrietako ondarea biltzen eta dokumentatzen ari den lan taldea osatuz, hain zuzen, gure ondarea gal ez dadin izanik euren helburua, bizirik den herri baten historia bizia, alegia.
Dokumentalaren aurkezpen ekitaldian, hainbat kultur adierazpenez gozatzeko aukera ere izanen dugu, gaur egun Barañaingo kaleei bizia ematen dieten disziplina artistiko anitzen adierazgarri direnak, hain zuzen.
Datozen egunotan ezinbesteko hitzordu honen inguruko datu gehiago jakinaraziko ditugu, Barañaingo agenda deialdi anitz eta aberasgarriz beteko dugun urte berri honi hasiera emateko modu paregabea izanik.
[vimeo id=”311323651″ width=”600″ height=”350″ autoplay=”no” api_params=”” class=””]