Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Gozamenez tailerra “sentitu, gozatu eta bizi esperientzia”

2021eko azaroak 12 - 2021eko azaroak 19 | Azaroak 12: 18:00etatik 20:00etara Azaroak 19 17:30etik 20:30era

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Baragazte
  • Zenbatekoa: Doan
  • Izen-emate: Urriaren 25etik azaroaren 6ra

Nafarroako nerabezaroarekin eta gazteriarekin lan egiten duen esku-hartze komunitarioko programa da Gozamenez.

Gazteekin sexualitatea lantzea du helburu, ikuspegi orokor, askotariko eta positibo batetik eta gazteek sexualitatearen arloan dituzten premiei erantzutea, pertsona bakoitzak sexualitateaz duen bizipen bakarra azpimarratuz eta indartuz.
Barañaingo Udalaren Gazte Programa, ekimen honen parte da, gazteen artean sexualitatearen gaia lantzeko topaguneak, hausnarketak, harremanak eta abar sustatzeko, espazio ez-formal batean eta aisialdi eta denbora librean, ondo pasatzeko, konfiantzazko eta lasaitasunezko espazio batean.

Horretarako, tailer bat aurkezten dizuegu azaroaren 12an eta 19an, 18:00etatik 20:00etara lehenengo egunean eta 17:30etik 20:30era bigarren egunean. Lehenengo egunean, jardueraren helburua azalduko da, baita Gozamanezen funtsa ere, parte-hartzaileek jardueraren arrazoia eta zentzua uler dezaten. Atal honetan sexualitateari buruz ere hitz egingo da, parte-hartzaileei nahi/behar dutena partekatzeko eta hitz egiteko tartea emanez eta idatzi nahi dituzten mezuei forma ematen hasiko dira, esaldiak, hitzak, marrazkiak eta abar izan daitezkeelarik edo bururatzen zaiena.

Bigarren zati honetan, parte-hartzaileek nahi dituzten koloreak eta formak aukeratu ahal izango dituzte Baragazteko kanpoko aldeko zutabeak apaintzeko eta pentsatu, sentitu, erakutsi, irakatsi eta adierazi nahi dituzten mezuak idazteko.

Tailerra doan dinamizatuko dute programako hezitzaileek eta artearen munduko pertsona batek.

Animatuko al zarete?