Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

ERAKUSKETA – “Emakume kirola”

2019ko martxoak 27 - 2019ko apirilak 16 | 11:30-13:30 eta 18:30-20:30

Kultura Etxeko Erakusketa aretoan

Foto evento

    Erakusketa honek emakumezkoaren kirolak bizi duen errealitatea eta bertan, gizartearen beste arlotan gertatzen den moduan, aurki dezakegun berdintasun eza erakustea du helburu. Kirol modalitate ezberdinetan aritzen diren emakumeek eskaintzen dizkiguten gauza asko erakusten dizkigu, baina baita lortzear dauden gauza horiek ere. Irudiak eta testuak nahasketa horren osagarri dira.

    Argazkiek emakumeen egunerokoa erakusten dute. Partidutan, fokua bere ahaleginean, sufrimenduan, teknikan, gaitasunean, talde lanean, plastikotasunean jartzen dute… Emakumezkoen kirolera hurbiltzen garenean galdu ezin ditugun arlo positibo guztietan, alegia.

    Irudi hauek laguntzen dituzten testuek emakumezkoen kirolak bizi dituen hainbat egoera salatzeko balio dute. Esfortzu gehiago, gizartearen aitorpen eta aitorpen ekonomiko gutxiago, erabakitze postuetan emakumerik ez egotea, hedabideen arreta eskasa… Astiro-astiro hobetzen doazen egoeren mukulua, desberdinkeria erritmo berean mantentzen den bitartean.

    Datak: Martxoaren 27tik apirilaren 16a arte

    Lekua: Kultura Etxeko erakusketa aretoan

    Ordutegia: 11:30-13:30 eta 18:30-20:30

    Egilea: Iñaki Vergara

    Antolatzaileak: Barañaingo Udala eta Nafarroako Gobernua

    Hezkuntza zentruek bisita libre bat antolatu nahi izatekotan, 948 18 53 10 telefonora deitu, mesedez

    Volver arriba