Erakusketa – Astronomia emakume / Con A de Astronomas
2019ko martxoak 1 - 2019ko martxoak 22 | 11:30-13:30 eta 18:30-20:30
Kultura Etxeko Erakusketa Aretoa
“Astronomia emakume” erakusketaren protagonistak kosmosaren parte diren objektuak dira (galaxiak, izarrak, planetak, kometak,…), baina bestalde, era esanguratsuagoan, objektu hauek ikertu dituzten milaka emakumeak ere badira. Historian zehar, gau eta egun zeruko gorputzak aztertzen pasa dituzten emakume-astronomo ugari aurki ditzakegu. Erakusketa honetan hauetako asko eta asko gogoratzen ditugu. Agloniketik hasita (Greziar garaian ilargi eklipseak igarri zituena) Nancy Roman arte (NASAn lanpostu exekutibo bat izan zuen lehen emakumea). Beti ere Caroline Herschel (XVIII mendean kometak aurkitu eta izar binarioak aztertu zituena) edo Henrietta Swan Leavitt (bere izar aldakorren ikerketak unibertsoko distantzia handien neurketa ahalbidetu zuen); eta gaur egun punta puntako astronomia ikerketak egiten dituzten beste emakume asko ahaztu gabe.
Datak: Martxoaren 1etik 22ra
Ordutegia: 11:30etatik 13:30etara eta 18:30etatik 20:30etara
Lekua: Kultura Etxeko Erakusketa Aretoa
Antolatzailea: Pamplonetario
Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Barañaingo Udala
Ikastetxe nahiz taldeek bisita libre bat antolatu nahi izatekotan deitu 948 185310 telefonora eta egin erreserba!!