Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

ASTEARTEA ETA ZINEA, AUKERA PAREGABEA: “Sarasate, el rey del violín” + Zuzendariarekin solasaldia

2018ko azaroak 13 | 19:00 - 21:00

Kultur Etxeko Erakusketa aretoan

Foto evento

    “Pablo Sarasateren garaikide eta lagun zen Henryk Wieniaswski biolin-jotzaile poloniarraren hilobiaren bisitak erabat markatu zuen Anna Radomska haur poliniarraren etorkizuna. Bere jakinmina eta biolinarenganako pasioak, baita Nafarroako Orkesta Sinfonikoaren kide izateak, Sarasateren inguruan ikertzera bultzatu zuen. Ikerketa honen bitartez, Anna jende nahiz toki desberdinak bisitatuko ditu, musikaria inoiz ezagutu ez den moduan ikusaraziko diguna. Bizirik dagoen Javier Trias de Menarekin, bizi den Sarasateren biloba bakarra, izandako topaketak eta beste pertsona famatuek bere bizitzaren sekretuak nahiz bere hilketaren inguruko misterioa deskubrituko dizkigute. Bere bizitza isladatzen duten fikziozko zenbait pasarteren bitartez biolin-jolearen nortasuna, bere amaren sakrifizio handiak nahiz bere lagun zen Julián Gayarre tenorea ezagutuko ditugu. Ara Malikiam, Ana María Valderrama, Tianwa Yang, Manuel Guillén, Paco Montalvo edo, besteak beste, Aznárez Anaien interpretazioei esker ikusiko dugu nola Pablo Sarasateren ondarea gaurko biolin-jole bakoitzen bizirik irauten duen.”

     

    Zuzendaria: Joaquín Calderón

    Iraupena: 82 minutu

    Ordua: 19:00 etan

    Lekua: Kultur Etxeko Erakustaldi Aretoa

    Sarrera dohainik izanen da aretoa bete arte.

    Volver arriba