Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

ANTZERKI ZIKLOA: “Mujeres de Casa Vieja”

2019ko maiatzak 10 | 20:00etan

UDALETXEKO ERABILERA ANITZETAKO ARETOAN

Foto evento

    Datorren ostiralean, hilak 10, Barañaingo Antzerki Zikloari hasiera emango diogu.

    ANTZEZLANA:  “Mujeres de Casa  Vieja”

    KONPAINIA: Irurtzungo Antzerki Taldea

    EGUNA ETA ORDUA: Maiatzak 10, ostirala 20:00etan

    LEKUA: Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

    PREZIOA:  Doan

    SINOPSIA:

    Adin eta egoera desberdinetako emakumeak dira obra honen protagonistak. Bi ahizpek, Celinak eta Leonorak, kontatuko digute istorioa. Kafe bat hartzeko elkartu eta etxe zahar hartan bizitza nolakoa zen gogoratuko dute. Eszenak flashback moduan igaroko dira.

    Emakume bitxi batzuk agertuko dira antzeztokian: Francisca, Celina eta Leonorren ama, gortinen garbiketarekin guztiz obsesionaturik dagoena. Jacinta eta Victorita, Franciscaren ahizpa bikiak, bata ez da isiltzen eta bestea, berriz, mututurik dago. Maria, amona, ahizpa Gumersindak egiten duen aran-likorearen zale amorratua dena. Adriática, Mariaren eta Gumersindaren ahizpa; hilik dagoen arren, bere izpiritua etxean dabil oraindik. Chiquita, disekatutako birramona, gurpil-aulkian dabilena. Eta Blanquita, kristalezko edalontzi batetik askatu ezin daitekeen neskamea.

    Volver arriba