Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

“Ache pa ti”ren kontzertua

2018ko urriak 19 | 19:45etan

Barañaingo Udaleko Erabilera anitzetako aretoa

Foto evento

    “Ache pa ti” esaera zorte ona, oparoaldia eta zoriontasuna opatzeko erabiltzen da Yoruba hizkuntzan. Mendebaldeko Afrikako mintzaira hau Caribeko kulturan oso errotua dago eta musika latinoarekin lotura handi dauka.

    https://youtu.be/68zayey9fU4

    https://youtu.be/IV497uyM7xo

    Baztango dantzariek “Aunitz Urtez” opatzen diote elkarri mutildantzak dantzatu baino lehen, eta esaera hau ere, zorte ona eta zoriontasuna opatzen du.

    Ache Pa Ti musika taldeko 5 musikari disziplina ezberdinetatik datoz baina musika latinoarako duten zaletasunak lotzen batu egiten ditu guztiak. Gainera taldeko kideek lotura dute kultura tradizionalarekin eta folklorearekin.

    “Aunitz urtez” kontzertuan euskal tradizioko eta kultura afro-karibetarra musika, “latin-bask” estiloan.

    Taldeak, kontzertu honen bidez, zorte ona eta oparoaldia opa digu.

    Hitzordua urriaren 19an, ostirala, 19:45etan izanen da, Barañaingo Udaleko Erabilera Anitzetako Gelan.

    Volver arriba