EUSKARA
Uncategorized @eu
Helbidea: Lurgorri 12-14 – Liburutegiko 1go solairua – p.k. 31010 Barañain (NAFARROA).
Telefonoa: 948 28 63 09
E-Posta: euskaraz@baranain.com
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Arduradun politikoa: Pablo Juan Arcelus Cavallero.
Udal teknikaria: Ana Errondosoro Otaegi.
Ofizial administraria: Koldo Olabe Clavijo.
ZURE ESANETARA!
Udala lanean ari da, administrazioarekin euskaraz aritu nahi duen orok, bere eskubidea erabiltzeko bermea izan dezan. Helburu hau bete ahal izateko Bai Euskarari lantzen ari gara administrazio esparruan, udal langileen euskalduntze plangintza prestatu eta martxan jartzen dugu urtero, “Udaletxean ere euskaraz” kanpaina zabaltzen dugu… Udalarekin ere euskaraz egin dezazun!
<Zatoz Euskara Zerbitzua ezagutzera
BARAÑAINGO BAI EUSKARARI AKORDIOA
2020ko ziurtagirien banaketa ekitaldia:
Bizi dugun pandemia egoera dela eta, aurten ez dugu aurrez aurreko ekitaldirik egin 2020ko Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeko. Baina, ikusi prestatu dugun bideoa guztion gozamenerako!
Spikerra: Pantxika Lamur. Abeslaria: Nekane Ibero (abestia sortu du propio bideorako eta abesten du).
Bai Euskarari ziurtagiridunen zerrenda
Plan estrategikoa, Udalak eta udalerriko gizarte eragileek elkarlanean garatutakoa, hizkuntza sustatu eta berreskuratzeko hainbat esparrutan, besteak beste, Hezkuntza, Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu orokorrak, Alderdi Politikoak, e.a.
Berripapera argitalpenak Bai Euskarari Akordioa zer bilakaera hartzen ari den Barañainen ezagutarazten die herritarrei.
Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartea
HIZKUNTZAREN KEINUA
Euskaraz bizi nahi dut. Zein gauza xumea, baina zein oinarrizkoa, ezta? Finean, nahia besterik ez gara adierazten ari, oinarrizko nahia. Izan ere, bizitzea ez da ikastea bakarrik edo familiarekin hitz egitea, esnatzen garenetik oheratzen garen arte pertsona baten ohiko jarduerak euskaraz egitea da euskaraz bizitzea. Eta noski, bai eta irakurtzea ere. Eta hor kokatu nahi dugu eskuartean duzun Hizkuntzaren keinua.
Liburua salgai dago Barañaingo Sahats-IKA euskaltegian.
DIRULAGUNTZAK
Deialdien bidez, Barañaingo Udalak dirulaguntzak ematen ditu euskara ikasteagatik, ikastaro ez-arautuak euskaraz egiteagatik eta eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz (D hizkuntza ereduan) eta euskararekin (A hizkuntza ereduan) egiteagatik ere. Informazio gehiago izateko, joan Web orriaren ondoko atal orokorrera: Deialdiak (iragarki ohola), Euskara Arloa. Atal horretan dirulaguntzen izapideen berri izango duzu.
“Barañain” Alaitz BHI-ko ikasleek eta irakasleek egindako liburua.
LITERATURA LEHIAKETAK
Barañaingo Udalaren Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen du literatura lehiaketa euskaraz, Barañaingo haur eta gazteei zuzendua, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. maila bitarteko ikasleei zuzendua, alegia, IPUINAK, BERTSO PAPERAK eta NANOIPUINAK modalitateetan. Halaber, Etxepare Sariaren antolatzailea da Barañaingo Udala, beste toki erakunde eta Nafarroako Gobernuarekin batera, haurrei zuzenduriko albumak sortzea sustatzeko.
1.-BARAÑAINGO HAUR ETA GAZTEENTZAKO LITERATURA LEHIAKETA:
<
SARITUTAKO OBRAK: IPUINAK , BERTSOAK eta NANOIPUINAK 2021
2.-ETXEPARE SARIA:
Etxepare Saria-OINARRIAK-2021<
Etxepare Sariaren irabazlea 2021: Amaia Egidazu
<
Ilustrazio lantegia:
Albumaren egileetako batekin, Etxepare saria 2018ko sariduna (Dani Martiarena)
Erakusketa: Urriaren 1etik 31ra Liburutegi publikoan
IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ
KEEP CALM eta… IRAKURRI euskaraz
Euskarazko, edo euskaratutako, nobelak irakurtzeko Kluba helduentzat.
ZE BERRI? UDALARTEKO ALDIZKARIA
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
<<
<<<
Euskaraz dauden produktuei (jostailuei, musikari, informatikari, liburuei, bideoei, DVDei eta aisialdirako gainerako produktuei) buruzko informazioa , D (euskaraz) eta A (euskararekin) ereduetan ikasten duten seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, batik bat.
BERTSOLARITZA PROGRAMA ETA BERTSO-ESKOLAK
Ikasleak bat-batekotasunean eta bertsogintzan trebarazteko programa, euskarazko produkzio kultural eta ludikoaren bermearekin. .
Nafarroako toki-entitateek, haien 28 euskara zerbitzuen bitartez eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz , era.eus webgune sortu dute euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.<
MINTZANET
Euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da.
<
MINTZALAGUNA PROGRAMA
<
Programa honen bidez euskara ikasten ari diren pertsonak eta euskaraz mintzatzeko gaitasuna duten beste pertsona batzuk harremanetan jartzen dira, euskararen erabilera hobetzeko helburuarekin.
MATRIKULAZIO KANPAINAK
Bi kanpaina jartzen ditu abian Udalak, eskolatzetik hasi eta helduen euskararen ikaskuntza bitarterainokoak.
1.- Haurren aurre-matrikulazio kanpaina:
»Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuak:
2.- Helduen matrikulazio kanpaina:
AUKERA GALDURIK? EZ HORIXE! IKASI EUSKARA!
Gogoratu Barañaingo Udalak dirulaguntzak ematen dituen 2020ko deialdia argitaratu duela:
Udalaren dirulaguntzak: Deialdia 2020
Ika Barañaingo Sahats Euskaltegia
“UDALAREKIN ERE EUSKARAZ!” KANPAINA
<
Poltsikozko egutegia 2021/2022
Mahai gaineko egutegiak 2021/2022
Langile elebidunak (“Nirekin euskaraz” leloarekin identifikatuak) eta euskalduntze prozesuan aurreratuta daudenak (“Nirekin euskaraz POLIKI. Ikasten ari naiz / Mila esker” leloarekin identifikatuak) prestatuta daude arreta euskaraz eskaintzeko halaxe eskatzen duten herritarrei.
“ONGI ETORRI JAIOBERRI” KANPAINA
Hemen aholku sortak:
Euskara baldin badakizu https://youtu.be/jIGQYlpdUj8
Zertxobait egiteko gai bazara https://youtu.be/-_AcHSuBguU
Ez dakien lagunen bat baduzu https://youtu.be/OH4zZFgv2bY
KANTUTEGIAK
HIZTEGI ESPEZIFIKOAK
Haurren munduko hiztegi txikia
BARAÑAINGO EUSKALDUNEN FITXATEGIA
Barañaingo Udalak Barañaingo euskaldunen errolda bat egin du udalerriko hizkuntza tipologiak ezagutzeko eta programa espezifikoak garatzeko helburuarekin.
… HORIETAZ GUZTIETAZ GAIN
Udalak gainontzeko udal zerbitzuen bitartez (kultura, kirola, gazteria, ludoteka, e.a.) eskaintza elebiduna sustatzen du, eta ahalbidetzen du haurren euskarazko irakaskuntza (Haur Eskola) eta baita heduen euskalduntze/alfabetatzea ere (Euskaltegia).
» Munduko hizkuntzak:
Hizkuntza gutxituak munduan zehar
COST-European Cooperation in Science and Technology- New Speakers <
NOLA HELARAZI IRADOKIZUNAK ETA KEXAK, ZERBITZUA HOBETZEKO
Web orrian aurkituko duzun iradokizunen postontzia erabilita.
Idatzi baten bitartez erregistro orokorrean eta euskara arlora zuzenduta.
Telefonoz 948 012 012 zerbitzuaren bidez.
PARTE HARTZEKO ETA LAGUNTZEKO BIDEAK
Mintzalaguna programa.
Bai Euskarari proiektua.
INDARREKO ARAUDIA
Barañaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.
18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, euskarari buruzkoa.
1982ko Forua Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa.