EUSKARA
Servicios
Helbidea: Lurgorri 12-14 – Liburutegiko 1go solairua – PK 31010 Barañain (NAFARROA).
Telefonoa: 948 28 63 09
E-Posta: euskaraz@baranain.com
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Arduradun politikoa: Pablo Juan Arcelus Cavallero.
Udal teknikaria: Ana Errondosoro Otaegi.
Ofizial administraria: Itxaso Iturri Eransus.
ZURE ESANETARA!
Udala lanean ari da, administrazioarekin euskaraz aritu nahi duen orok, bere eskubidea erabiltzeko bermea izan dezan. Helburu hau bete ahal izateko Bai Euskarari lantzen ari gara administrazio esparruan, udal langileen euskalduntze plangintza prestatu eta martxan jartzen dugu urtero, “Udaletxean ere euskaraz” kanpaina zabaltzen dugu… Udalarekin ere euskaraz egin dezazun!
Zatoz Euskara Zerbitzua ezagutzera
BARAÑAINGO BAI EUSKARARI AKORDIOA
BARAÑAIN 38 ziurtagiridun BAI EUSKARARI 2023
2020 eta 2021ean aurrez aurreko ekitaldirik ez genuen egin, eta bideoak prestatu genituen guztion gozamenerako!
Spikerra: Pantxika Lamur. Abeslaria: Nekane Ibero (abestia sortu du propio bideorako, eta abesten du).
Plan estrategikoa, Udalak eta udalerriko gizarte eragileek elkarlanean garatutakoa, hizkuntza sustatu eta berreskuratzeko hainbat esparrutan, besteak beste, Hezkuntza, Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu orokorrak, Alderdi Politikoak, e.a.
Berripapera argitalpenak Bai Euskarari Akordioa zer bilakaera hartzen ari den Barañainen ezagutarazten die herritarrei.
Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartea
HIZKUNTZAREN KEINUA
Euskaraz bizi nahi dut. Zein gauza xumea, baina zein oinarrizkoa, ezta? Finean, nahia besterik ez gara adierazten ari, oinarrizko nahia. Izan ere, bizitzea ez da ikastea bakarrik edo familiarekin hitz egitea, esnatzen garenetik oheratzen garen arte pertsona baten ohiko jarduerak euskaraz egitea da euskaraz bizitzea. Eta noski, bai eta irakurtzea ere. Eta hor kokatu nahi dugu eskuartean duzun Hizkuntzaren keinua.
Liburua salgai dago Barañaingo Sahats-IKA euskaltegian.
DIRULAGUNTZAK
Deialdien bidez, Barañaingo Udalak dirulaguntzak ematen ditu euskara ikasteagatik, ikastaro ez-arautuak euskaraz egiteagatik eta eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz (D hizkuntza ereduan) eta euskararekin (A hizkuntza ereduan) egiteagatik ere. Informazio gehiago izateko, joan Web orriaren ondoko atal orokorrera: Deialdiak (iragarki ohola), Euskara Arloa. Atal horretan dirulaguntzen izapideen berri izango duzu.
“Barañain” Alaitz BHI-ko ikasleek eta irakasleek egindako liburua.
LITERATURA LEHIAKETAK
Barañaingo Udalaren Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen du literatura lehiaketa euskaraz, Barañaingo haur eta gazteei zuzendua, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. maila bitarteko ikasleei zuzendua, alegia, IPUINAK, BERTSO PAPERAK eta NANOIPUINAK modalitateetan. Halaber, Etxepare Sariaren antolatzailea da Barañaingo Udala, beste toki erakunde eta Nafarroako Gobernuarekin batera, haurrei zuzenduriko albumak sortzea sustatzeko.
1.-BARAÑAINGO HAUR ETA GAZTEENTZAKO LITERATURA LEHIAKETA:
2024ko sari banatze ekitaldia:
SARITUTAKO OBRAK. IPUINAK ETA NANOIPUINAK 2023
2.-ETXEPARE SARIA:
Etxepare sariaren irabazleak 2024: Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta
Ilustrazio lantegia:
Albumaren egilearekin, Etxepare saria 2022ko sariduna (Iban Illarramendi)
Erakusketa: Urriaren 1etik 31ra Liburutegi publikoan
IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ
Euskarazko, edo euskaratutako, nobelak irakurtzeko kluba helduentzat.
ZE BERRI? UDALARTEKO ALDIZKARIA
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Euskaraz dauden produktuei (jostailuei, musikari, informatikari, liburuei, bideoei, DVDei eta aisialdirako gainerako produktuei) buruzko informazioa , D (euskaraz) eta A (euskararekin) ereduetan ikasten duten seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, batik bat.
BERTSOLARITZA PROGRAMA ETA BERTSO-ESKOLAK
Ikasleak bat-batekotasunean eta bertsogintzan trebarazteko programa, euskarazko produkzio kultural eta ludikoaren bermearekin. .
Nafarroako toki-entitateek, haien 28 euskara zerbitzuen bitartez eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz , era.eus webgune sortu dute euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.
MINTZANET
Euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera ematen duen proiektua da.
MINTZALAGUNA PROGRAMA
Programa honen bidez euskara ikasten ari diren pertsonak eta euskaraz mintzatzeko gaitasuna duten beste pertsona batzuk harremanetan jartzen dira, euskararen erabilera hobetzeko helburuarekin.
MATRIKULAZIO KANPAINAK
Bi kanpaina jartzen ditu abian Udalak, eskolatzetik hasi eta helduen euskararen ikaskuntza bitarterainokoak.
1.- Haurren aurre-matrikulazio kanpaina:
Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuak:
Familia eta eskola-NORABIDE-BEREAN
2.- Helduen matrikulazio kanpaina:
AUKERA GALDURIK? EZ HORIXE! IKASI EUSKARA!
Gogoratu Barañaingo Udalak dirulaguntzak ematen dituen 2024ko deialdia argitaratu duela:
DEIALDIA-CONVOCATORIA-Aprendizaje EUSKARA-2024
Ika Barañaingo Sahats Euskaltegia
“UDALAREKIN ERE EUSKARAZ!” KANPAINA
Langile elebidunak (“Nirekin euskaraz” leloarekin identifikatuak) eta euskalduntze prozesuan aurreratuta daudenak (“Nirekin euskaraz POLIKI. Ikasten ari naiz / Mila esker” leloarekin identifikatuak) prestatuta daude arreta euskaraz eskaintzeko halaxe eskatzen duten herritarrei.
“ONGI ETORRI JAIOBERRI” KANPAINA
Hemen aholku sortak:
Euskara baldin badakizu https://youtu.be/jIGQYlpdUj8
Zertxobait egiteko gai bazara https://youtu.be/-_AcHSuBguU
Ez dakien lagunen bat baduzu https://youtu.be/OH4zZFgv2bY
KANTUTEGIAK
HIZTEGI ESPEZIFIKOAK
Haurren munduko hiztegi txikia
BARAÑAINGO EUSKALDUNEN FITXATEGIA
Barañaingo Udalak Barañaingo euskaldunen errolda bat egin du udalerriko hizkuntza tipologiak ezagutzeko eta programa espezifikoak garatzeko helburuarekin.
… HORIETAZ GUZTIETAZ GAIN
Udalak gainontzeko udal zerbitzuen bitartez (kultura, kirola, gazteria, ludoteka, e.a.) eskaintza elebiduna sustatzen du, eta ahalbidetzen du haurren euskarazko irakaskuntza (Haur Eskola) eta baita heduen euskalduntze/alfabetatzea ere (Euskaltegia).
» Munduko hizkuntzak:
Hizkuntza gutxituak munduan zehar
COST-European Cooperation in Science and Technology- New Speakers <
NOLA HELARAZI IRADOKIZUNAK ETA KEXAK, ZERBITZUA HOBETZEKO
Web orrian aurkituko duzun iradokizunen postontzia erabilita.
Idatzi baten bitartez erregistro orokorrean eta euskara arlora zuzenduta.
Telefonoz 948 012 012 zerbitzuaren bidez.
PARTE HARTZEKO ETA LAGUNTZEKO BIDEAK
Mintzalaguna programa.
Bai Euskarari proiektua.
INDARREKO LEGEAK ETA ARAUAK
Barañaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza:
Barañaingo EUSKARAREN ORDENANTZA. NAO 138 (2000/11/15)
Ordenantzari ALDAKETA. NAO 130 (2006/10/30)
Euskarari Buruzko Foru Legea eta hori garatzen duten arauak:
18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari Buruzkoa. Foru Lege honen xedea euskararen erabilpen normala eta ofiziala arautzea da, gizarte elkarbizitzaren alorrean nahiz irakaskuntzan.
4/2015 Foru Legea, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea hein batean aldatzen duena.
9/2017 Foru Legea, ekainaren 27koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen tituloa eta artikulu batzuk aldatzen dituena.
103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
5/2018 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, irizpideak ezartzen dituena Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko.
Foruaren hobekuntza:
13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. 9. artikuluan ezartzen du gaztelania dela Nafarroako hizkuntza ofiziala, eta euskarak ere izanen duela hizkuntza ofizial izaera Nafarroako eremu euskaldunetan.
Espainiako konstituzioa:
Espainiako Konstituzioak ezartzen du Atariko Tituluko 3. artikuluan, Espainiako hizkuntza ezberdinen aberastasuna kultura ondarea dela eta ondare horrek begirune eta babes bereziak izanen dituela.
Europako Batasuna:
Europako Barasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartak bere 22. artikuluan dio Batasunak errespetatzen duela aniztasun kultural, erlijioso eta linguistikoa.
Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezartzen du hizkuntza horien babesak eta sustapenak laguntzen duela, Europako tradizio eta aberastasun kulturalaren mantentze eta garapenean.