Enplegu publikoa – Akats zuzenketa I. ERANSKINEAN, haur hezitzaile lanpostua –aldi baterako kontratazioaren bitartez- betetzeko izangaien zerrendarako deialdian.
Sin categorizar
Aipatu I. Eranskinean akats material bat antzeman da, hain zuzen ere ez jaso izana euskararen ezagutza maila neurtzeko NAPIren bidez proba egiteko aukera. Hori guztia zuzendu egin da, eta proba egiteko aukera jasota geratu da. Hortaz, deialdian parte hartu ahal izateko eskaera aurkezteko, hogei egun naturaleko epe berri bat ireki da, honako zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.