Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Dirulaguntzen deialdia 2019, euskara ikasteko eta hobetzeko

Subvenciones

Barañaindarra bazara (urtebeteko antzinatasuna Erroldan, eta ikastorduko 1€ baino gehiago ordainduta), matrikularen %50a emango dizugu. Gainontzekoa, baremo ekonomikoaren arabera.

Dirulaguntza eskatzeko epealdia: 2019ko urriaren 1etik 31ra (biak barne).

Eskaera: Nola bideratu?

ESKABIDE ofiziala aurkeztu Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan, edo Erregistro elektronikoan – eskura Egoitza elektronikoan sartuta, www.barañain.eus helbidean, eta segidako agiriak ere:

  • Egindako matrikularen ordainagiria.
  • Idatzi ikasturteko matrikularen diru-kopuru osoa, % 100a.
  • Azken Errenta Aitorpena zeinetan agertzen baita eskatzailea.
  • Idatzi dirua sartu behar den kontu korrontearen 24 digituak.

Dirulaguntza kobratzeko:

Behin ikasturtea bukatuta, eta Asistentzia egiaztagiria aurkeztuta (%85 edo gehiago), eskaeran adierazitako k/k zenbakian diru-sarrera egingo da.

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2019ko abuztuaren 29an, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko 2019ko Deialdia onartu du.

DEIALDIA 2019

Esteka BDNS

NAO

EMAKIDA

AZKEN ORDAINKETA

Volver arriba