Diru-laguntzen deialdia 2018, euskara ikasteko eta hobetzeko
Subvenciones
BERRIKUNTZA
Barañaindarra bazara (urtebeteko antzinatasuna Erroldan, eta ikastorduko 1€ baino gehiago ordainduta), matrikularen %50a emango dizugu. Gainontzekoa, baremo ekonomikoaren arabera.
Diru-laguntza eskatzeko epealdia: 2018ko urriaren 1etik 31ra (biak barne).
Eskaera: Nola bideratu?
ESKABIDE ofiziala aurkeztu Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan, eta segidako agiriak ere:
- Egindako matrikularen ordainagiria edo haren fotokopia konpultsatua. Idatzi ikasturteko diru-kopuruaren % 100a.
- Azken Errenta Aitorpena zeinetan agertzen baita eskatzailea edo haren fotokopia konpultsatua.
- Idatzi dirua sartu behar den kontu korrontearen 24 digituak.
Diru-laguntza kobratzeko:
Behin ikasturtea bukatuta, eta Asistentzia egiaztagiria aurkeztuta (%85 edo gehiago), eskaeran adierazitako k/k zenbakian diru-sarrera egingo da.
Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2018ko irailaren 7an, euskara ikasteko diru-laguntzak emateko 2018ko Deialdia onartu du.