Cultura – Programa del Festival de Títeres y Marionetas 2018
Sin categorizar
Barañaingo Udalak atsegin handiz aurkezten dizue Nazioarteko Jaialdi honen egitaraua. Jaialdiak hogeita lau udaberri egin ditu Barañaingo hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker bai ttiki eta bai handiak emozionatuz eta ongi pasaraziz. Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi honetan, 2018ko maiatzaren 4a eta 6ra bitarte gozatzeko aukera izanen dugu jarduera ezberdinekin: erakusketak Kultura Etxean, ikas-zentrotan eta herriko dendetan, Barañaingo eskoletako ikasleekin saioak, txotxongiloak eta haien istorioak sortzeko lehiaketak, txotxongilo-antzezpenak…; finean, aukera eta txotxongilo-istorio ezberdinek osatzen duten eskaintza zabala duzue begi aurrean. Publiko orori zuzenduriko emanaldiak asteburuan izanen dira. Aurten emanaldi guztiak Udaletxeko plazan eskainiko ditugu, bertan instalatuko den karpa barruan (ikuskizun guztiak barruan).
2018ko Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua
* * *
Erakusketa Kultura Etxean, ikas-zentrotan eta herriko dendetan, informazioa hurrengo estekan:
“Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongiloen istorio bat” lehiaketak:
Animatzen zaituztegu, baita ere, lehiaketa hauen 2018ko edizioan parte hartzera; aipatu edizioa 2018ko Jaialdi honekin abiatu da eta lehiaketen oinarriak programan irakur ditzakezue!!
Jaialdiari buruzko informazio gehiago izateko hurrengo linkean sakatu:
eta sartu Kulturklik-eko web orrian.
* * *
>>Gonbita luzatzen dizugu gure KULTURA orria ezagutzeko