Ofizial-administraria aldi baterako kontratatzeko deialdia
Ofertas de empleo público
Barañaingo Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura administrari ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratatazioak betetzeko deialdia.
Atal honetan bertan, deialdiaren oinarriak, hala nola izena emateko I eranskina eta azterketarako gaiak jasotzen dituen II eranskina ere topatu daitezke. Hamabost egun balioduneko epea egonen da parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/40/21
OINARRIAK ETA GAITEGIA
Deialdiaren oinarrien gaitegiari buruzko azalpena:
Honela zioen lekuan:
Tema 12.– Contabilidad: los principios contables, el patrimonio de la empresa, las masas patrimoniales, las cuentas anuales, el ciclo contable y su operativa, el proceso y registro contable, los libros contables, las cuentas de gestión, el Plan General de Contabilidad.
Modu honetan agertu behar zen:
Tema 12.- Conceptos básicos de la contabilidad financiera: los principios contables, el patrimonio de la empresa, las masas patrimoniales, las cuentas anuales, el ciclo contable y su operativa, el proceso y registro contable, los libros contables, las cuentas de gestión.
I ERANSKINA
TASEN LIKIDAZIOA
Ordainketa eskabidea aurkeztu aurretik egin behar da.
Ordainketa hiru modu hauetako edozeinetan egin behar duzu:
- Egoitza elektronikoaren bidez (txartelarekin):https://tramiteselectronicos.animsa.es/P3138600F/detallegenerico.aspx?sec=1&idioma=2&tram=524&nif=P3138600F. Hautatu ordaindu beharreko tasa: OPOSIZIOETARAKO INSKRIPZIO TASA. Sortzen den PDF dokumentua eta ordainagiria gorde.
- Udalaren kontuan diru-sarrera, honako banketxe hauetan sartuta:
Autolikidazio-dokumentua sortu beharko da, helbide honetan sartuta: https://tramiteselectronicos.animsa.es/P3138600F/detallegenerico.aspx?sec=1&idioma=2&tram=524&nif=P3138600F. Hautatu ordaindu beharreko tasa: : OPOSIZIOETARAKO INSKRIPZIO TASA. Sortutako PDF dokumentua gorde eta bankura eraman.
- CaixaBank: ES84 2100 5181 1422 0006 4922
- Herritarren Arretarako Bulegoan (OAC).