Berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-plana mugikortasun iraunkorraren alde
Sin categorizar
OBRA: MERKATARITZA ETORBIDEA BERRURBANIZATZEA, II. FASEA.
Barañaingo Udala HERMANOS LACUNZA SL enpresari esleitutako II. faseko Merkataritza etorbidea berrurbanizatzeko obrak egiten ari da, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 21eko ebazpenaren bidez.
Lizitazioa Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu zen 2021eko azaroaren 25ean.
Esleipena Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu zen 2022ko martxoaren 21ean.
Obra-lanak 2022ko martxoaren 28an hasi ziren.
Obra burutzeko epea hogeita sei astekoa da.
Berrurbanizazio-obrak sestrapean dagoen garajea inpermeabilizatzeko obrekin batera egingo dira, 2020ko urriaren 20an jabeekin sinatutako hitzarmenaren bidez.
Berrurbanizatzeko eta inpermeabilizatzeko obren esleipen-prezioa 1.319.970,04 eurokoa da (BEZik gabe).
Berrurbanizazio-obrak Next GENERATION funtsek finantzatzen dituzte, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 907.515,00 eurorekin.
6. OSAGAIA: mugikortasun iraunkorra, segurua eta konektatua.
Inbertsioak jarduera hauek barne hartzen ditu:
- P6 JARDUKETA. OINEZKOENTZAKO BIDE-ARDATZ IRISGARRI BAT ERATZEA, HESI ARKITEKTONIKORIK GABEA. % 40
- P5 JARDUKETA. BIZIKLETA-ARDATZA ERATZEA. % 100
- P7 JARDUKETA. BIDEGURUTZEAN IBILGAILUEN TRAFIKOA LASAITZEKO JARDUKETAK. % 40.