Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

BERDINTASUNA

Servicios

Helbidea: Nelson Mandela Bake Plza z.g.

Telefono-zenbakia: 948 26 55 58

E-helbidea: pio@baranain.com

Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Arduradun politikoa: Txuma Huarte.

Udal teknikaria Iruña Martinez Lorea.

Barañaingo Udaleko Berdintasun Zerbitzua berdintasunaren arloan herrian egitekoak diren udal-politika publikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeaz arduratzen da.

Halaber, sentsibilitatea sustatu, informazioa eman eta aholkularitza eskaintzen du aukera-berdintasunaren arloan, bai barne-mailan (udal-langileak), bai kanpo-mailan (herritarrak, elkarteak eta kolektiboak).

  1. JARDUKETA-PRINTZIPIOA

Toki-eremuan aukera-berdintasunaren eskubidea gauzatzean datza. Horretarako, gizonei zein emakumeei gizartearen esfera desberdinetan (ekonomikoak, politikoak, kulturalak, sozialak, kirolekoak…) modu askean parte hartzeko aukera ematen dien esku-hartzeko esparru bat sortzen du, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizuneko baldintza berberetan.

  1. HELBURU ESTRATEGIKOAK

Genero arloko ikuspuntu integratua udal-politikaren arlo guztietan txertatzea.

Barañaingo gizon-emakumeen arteko benetako aukera-berdintasun eraginkorrerantz aurrera egitea, herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatuz egungo desberdintasun-egoerak aldatzeko, eta udalerriko emakumeen ahalduntzea bultzatuz.

  1. BERDINTASUN ZERBITZUAREN LAN-ILDOAK

Jarduketak udalean:

Berdintasun-planak eta Ekintza positiboak diseinatu, garatu eta ebaluatzea, udaleko arloekin, gizarte-eragileekin eta nahastutako organismoekin koordinatuta.

Berdintasunaren arloko prestakuntza-planak sustatzea bai udal-langileentzat, bai nahastutako gizarte-eragileentzat.

Genero-transbertsalitatea udaleko arlo guztien jarduketan aplikatzeko programak eta tresnak diseinatzea.

Aukera Berdintasunerako Plana udalerrian ezartzeko urteko programazioak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzea.

Udaleko gainerako arlo eta zerbitzuekin koordinatu eta elkarlanean aritzea.

Informazioa eta aholkularitza, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa eta 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa betetze aldera.

Hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzea administrazioaren eremuan, hala proiektuetan nola dokumentuetan, argitalpenetan eta hedakuntzan.

Genero-ikuspuntua sartzea udaleko informazio estatistikoaren tratamenduan.

Beste toki-administrazioekin, hala nola Nafarroako Gobernuarekin (Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin, bereziki), eta maila handiagoko beste batzuekin (autonomia-erkidegoetakoak estatukoak, europarrak eta Europatik kanpokoak) elkarlanean aritu eta koordinatzea.

Jarduketak herritarrekin:

Sentsibilizazioaren aldeko tokiko kanpainak jarrera ez-sexistak sustatze aldera.

Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunari buruzko hitzaldi, jardunaldi eta jarduerak planifikatzea.

Egun zehatzak ospatzea: martxoaren 8a (emakumeen nazioarteko eguna), azaroaren 25a (genero-indarkeriaren aukako nazioarteko eguna), zaindariaren festak…

Emakume-elkarteak dinamizatu eta sustatzea, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten beste elkarte batzuk ere.

Jarduketa indibidualak: Berdintasunaren arloko informazioa eta aholkularitza pertsonalizatua ematea Barañaingo emakume, enpresa, elkarte, kolektibo eta, oro har, herritarrei.

     4. ERREFERENTZIAKO DOKUMENTUAK

Berdintasun Plana

  1. ESPARRU JURIDIKOA

ESTATUAREN ESPARRUAN:

Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa

1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurkako babes osorako neurriei buruzkoa, eta hura garatzeko araudia.

9/20186/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena.

Errege Lege Dekretua, abuztuaren 3koa, Genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituna garatzeko presako neurriena

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN.

17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.