Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba

Sin categorizar

Baduzu, euskal kontsumitzaileen klubaren berri ematera gatozkizu. Euskaraz non kontsumitu jakin eta esateko lekua da Baduzu, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean martxan jarri duten webgunea (lotura: www.baduzu.eus) eta gailu mugikorretarako aplikazioa (lotura: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ionicframework.baduzu460121&hl=es).

BaduzuEuskaraz erosi eta saldu nahi dutenak harremanetan jartzea da Baduzuren helburua, euskaraz kontsumitzen dutenen komunitatea sortzea, komunitate irizpidedun bat sortzea; euskara ere kalitatezko kontsumoaren ikur eta horretarako irizpide baita.

Hauxe topatuko du kontsumitzaileak Baduzun: Euskal Herriko 4.000 establezimendutik gora beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Establezimendu berriak gehitu edo daudenak baloratzeko aukera ere ematen du tresnak. Horrez gain, foro bat dago ekarpenak egin eta kontsumitzaileak harremanetan jarri ahal izateko.

Volver arriba