Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Aldi baterako aparkatze murriztuko eremua –AAME- ezartzea hasiera batean onetsi da; Miluze zubia kalearen (Iruñearekin mugan) eta Ipar plaza etorbidearen artean.

Sin categorizar

Barañaingo Udalak, 2013ko irailaren 27an egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Trafikoaren gaineko ordenantzan. Horren ondorioz, atal berri bat sartuko da, “Aldi baterako aparkatze murriztuko eremurako –AAME- xedapenak”, 68. artikulutik 91.era harrapatzen duena.

Aipatutako guztia kontuan hartuta eta, aurretik, horretarako prestatu den txartela eskuratu eta gero, 6 euroko tasaren truke, Miluze zubia kalearen (Iruñearekin mugan) eta Ipar plaza etorbidearen arteko eremuan bizi diren auzoko ibilgailuen jabeek aukera izanen dute aipatu gunean aparkatzeko, murriztuta edo mugatuta egonen den segidako ordutegi honetan:

Lanegunetan:

Asteleheneko 20:00etatik astearteko 10:00etara, murriztua.

Astearteko 20:00etatik asteazkeneko 10:00etara, murriztua.

Asteazkeneko 20:00etatik osteguneko 10:00etara, murriztua.

Osteguneko 20:00etatik ostiraleko 10:00etara, murriztua.

Ostiraleko 20:00etatik larunbateko 10:00etara, murriztua.

Igandeko 20:00etatik asteleheneko 10:00etara, murriztua.

Jaiegunetan:

Larunbateko 10:00etatik igandeko 20:00etara, libre.

Sistema berria martxan jartzeko aurreikusi den data da 2014ko urtarrilaren 1a.

ZONA ESTACIONAMIENTO RESTRINGIDO TEMPORAL (ZERT)

PLANO ZONAS

PLANO ZONA UNO

Volver arriba