Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko irailak 23

Zure egunerokoan pantailek leku gehiegi hartzen dutela sentitzen duzu? Hitz egin dezagun horri buruz! “Sermoirik gabeko pantailak” tailerra

Foto noticia

“Sermoirik gabeko pantailak”

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da, ongizate digitalari buruz hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta ikasteko, sermoirik eta epairik gabe. 🙌
🎯 Mugikorren, sare sozialen eta bideojokoen erabilera positiboa sustatu nahi dugu, eta “lerro ikusezina” non agertzen den landu: noiz hasten diren pantailek atsedenari, arretari, aldarteari edo harremanei eragiten.
Honako gai hauei ere helduko diegu:
  • 📲 Presio soziala eta konektatuta egoteko beharra
  • 🎮 Plataformen sari-mekanismoak
  • 💳 Aplikazioetako erosketak
  • 🎰 Online apustuak
  • ⚠️ Arriskutsuak izan daitezkeen edukiekiko esposizioa
  • 💬 Hitz egiteko, entzuteko, esperientziak partekatzeko eta pantailekin harreman osasuntsuagoa izateko tresnak aurkitzeko gunea.
Data:
📅 Urriak 14
🕕 18:00 – 19:30
📍 Baragazte
Izen-emateak: 
🎟️ Doako izen-ematea!
📝 Irailaren 28tik urriaren 10era, Baragazten bertan edo 📞 948 38 59 25 telefonora deituta.
👉 Animatu eta parte hartu! Zure experientziak eta iritziak garrantzitsuak dira!
Volver arriba