Ludotekarekin hasten gara!

Barañaingo Udal Ludotekaren hasiera hemen da!
Ezer gal ez dezazuen, hemen dituzue datozen jarduerak eta intereseko datak:
📅 Ate irekiak
Irailaren 18an, ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, ate irekien jardunaldia egingo dugu, familiek Ludoteka ezagutu, informazioa jaso eta, nahi izanez gero, bazkide egiteko beharrezko izapideak egin ditzaten.
🗓️ Taldeen hasiera
- Gaztelaniaz: irailaren 21ean, astelehenean.
- Euskaraz: irailaren 22an, asteartean.
Ludotekaren ohiko irekiera-egutegia honakoa izango da:
- Astelehen eta asteazkenetan: gaztelaniaz.
- Astearte eta ostegunetan: euskaraz.
- Ostiraletan: ele bitan.
- Egunero ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da, bai jarduera gidatuak egiten diren egunetan, bai jolas librerako egunetan.
Familientzako informazioa
Dagoeneko bazkide diren familiek beren datu pertsonalak eguneratu eta dagozkien baimenak bete beharko dituzte. Horretarako, Ludotekara joan beharko dute.
Oraindik bazkide ez diren eta seme-alabak bazkide egin nahi dituzten familiek, arduradun batekin joan beharko dute:
- Baimena betetzeko.
- 2 €-ko ordainketa bakarra egiteko.
- Argazki bat ekartzeko.
Irailaren 18an, ostiralean, etorri ezin diren familiek, izapide hauek hurrengo astean, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 17:00etara egin ahal izango dituzte.
Ondoren, familiei arreta emateko ordutegia honakoa izango da:
- Astelehen eta ostiraletan, 16:00etatik 17:00etara.
Ikasturte honetarako jarduera pila bat antolatu ditugu, eta ideia mordoa ditugu aurrera eramateko!
Bururatzen al zaizue ikasturte honetako arratsaldeetarako plan hoberik? Animatu eta zatozte!
