LITERATURA SARI-BANATZE ekitaldia 2026


Ekitaldia publikoa izan da eta bertaratu dira sarituak izan direnak, udal ordezkariak – sariak banatu dituztenak- eta gurasoak.
Guztira 124 obra aurkeztu dira; eta epaimahaikide aritu dira, epaimahaiburu Pablo Arcelus izanik:
Judith Mariezkurrena eta Saioa Oskoz (Alaitz institutuko irakasleak)
Verónica García eta Eider Canales (Sahats-IKA Euskaltegiko irakasleak)
Alberto Domingo eta Amaia Olite (Alaitz ikastetxeko irakasleak)
Ekitaldiari hasiera eman dio María Lecumberri alkateak, saridunak zoriondu ditu, eta hitzak eskaini dizkie etorri direnei, berrogeita hamar pertsona inguru.
Sariak banatzen aritu dira, Maria Lecumberri bera, Rosa Leon (PSN-PSOE), Flor Gonzalez (Geroa Bai), Ane Sanchez (Contigo-Zurekin), Ioseba Jimenez (EH Bildu), Jose Luis Ruiz eta Fátima Sesma (UPN alderdikoak biak). Aurkezpen lanetan Matxalen Bezos aritu da, Sahats euskaltegiko irakaslea.
Ekitaldiaren amaieran, taldeko argazki bat egin dugu irabazle guztiekin.
Lanak liburuxka batean argitaratuko ditugu.
Literatura lehiaketa honen ezaugarritzat dugu ez dela lehiakortasuna saritzen, sormena muga baitezake; aitzitik, haur eta gazteen irudimena eta parte-hartzea sustatzen ditugu, beren istorioen bidez. Guztiak euskaraz kontatuak. Horregatik guztiagatik, 16 sari banatu ditugu (eskola-maila bakoitzeko lehena eta bigarrena): liburuak, dvd-ak, albumak, musika…