Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko maiatzak 20

Castillo Suarez: aurkezpen-solasaldia Barañainen

Foto noticia

Castillo Suarez, euskal literaturako ahots berezia dugu, batez ere poesian egin duen lanagatik ezaguna. Bere lanek barne-mundura hurbiltzen gaituzte, emozioak eta pentsamenduak hizkuntza sinple baina indartsu baten bidez adieraziz. Irakurlearekin harreman zuzena sortzen duen idazlea da, gertutasuna eta hausnarketa uztartzen dituena.

 

Oraingoan, Elurra elurraren gainean liburuaz ariko da Barañaingo Irakurle Taldearekin batera. Aukera paregabea izango da bere lan poetikoa gertutik ezagutzeko eta irakurleekin hausnarketak partekatzeko.

 

www.castillosuarez.eus

 

Volver arriba