Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko otsailak 23

Martxoak 8 Baragazten

Foto noticia

Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Hemen ditugu Martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Barañaingo Gazteria Prebentzio Programak antolatutako jarduerak!

💜 Bereziki gazteak animatzen ditugu parte hartzera eta ekimen hauen protagonista izatera.


📸 Martxoak 8 inguruko fotomatoia

🗓 Martxoak 6
🕔 17:00 – 19:30
📍 Barañaingo Udaletxe plaza

Barañaingo biztanleria osorako zuzenduta.

Etorri, atera argazkiak eta eraman itzazu doan. Berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko eta une berezi bat partekatzeko aukera paregabea. Zatoz bakarrik, lagunekin edo familiarekin! 📷✨


🎨 M8ko txapa tailerra

🗓 Martxoak 2 eta 4
🕕 18:00 – 20:00
📍 Baragazte.
✅ Izen-ematerik gabe.
🎟 Doakoa.

Sortu zure txapa aldarrikatzailea eta adierazi zure konpromisoa modu sortzailean. Gazteentzat bereziki erakargarria den proposamena. 🟣💬


🟣 Olanaren mezua

“Bizirik, elkarrekin eta libre. Baragazten egunero da Martxoak 8”

📅 Otsailaren 16tik martxoaren 9ra ikusgai.
📍 Baragazteko fatxadan.

Berdintasuna egunero eraikitzen dela gogorarazten digun mezua.


🖼 “Emakumeak historian zehar” erakusketa

🗓 Otsailaren 23tik martxoaren 7ra
📍 Baragazten

Historian zehar emakumeek izan duten papera ezagutzeko eta aitortzeko erakusketa. Ikastetxeak, gazteak eta familiak bisitatzera gonbidatzen ditugu. 📚✨


Elkarrekin, berdintasunezko Barañain eraikitzen jarrai dezagun. 💜

📞 Informazio gehiago: Baragazten edo 948 385 925 telefonoan

Volver arriba