Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko otsailak 19

KLOWN BERTSO SAIOA

Foto noticia

Inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: klown-a eta bertsoa. Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz.

Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die.

DOAN

Non: Udaletxeko Erabilera anitzeko aretoan

Noiz: martxoaren 4an, asteazkenean

Ordua: arratsaldeko 6tan

Volver arriba