Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko maiatzak 4

Udaberria Baragazten

Foto noticia

Hemen ditugu udaberriko jarduerak!

  • Maiatzaren 13tik 27ra, Pegatina lehiaketako lanak aurkezteko epea! Aurkeztutako lehenengo 50ek zinemarako sarrera bat izango dute! (Lehiaketaren oinarriak atxikitzen ditugu).
  • “Zentzumenekin jaten”: Maiatzak 10, ostirala 19:30ean. Izen-emateekin eta doakoa.
  • LGTBI fobiaren aurkako eguna: Maiatzaren 13tik 18ra, irudi erakusketa eta eskumuturrekoen tailerra.
  • Otaku Day: Maiatzak 18, larunbata. Goizez eta arratsaldez, doakoa eta lehiaketetarako izen emateekin.
  • “Bertiz abentura parkean” arborismoa: Ekainaren 1ean, larunbata. Irteera 9:30ean Barañainetik eta itzulera Barañainera 17:30ean. Izen-ematea: maiatzaren 13tik 25era Baragazten. 5€ Barañainen erroldatutako pertsonak eta 10€ erroldatu gabekoak.

Informazio gehiago edo lehiaketen oinarriak nahi izanez gero, deitu 948385925 telefonora.

Animatu zaitezte!

Volver arriba