Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko urriak 17

EUSKARA – Dorleta Kortazarrekin hitzaldia: “Istorio bat opari”

Foto noticia

Hizlaria: Dorleta Kortazar (ipuin kontalaria).

Eguna: urriak 24, asteartea.

Ordua: iluntzeko 7tan.

Lekua: Barañaingo liburutegiko erabilera anitzeko aretoan

ISTORIO BAT OPARI: irakurgai on bat aukeratzeko gomendioak. Istorioak, ipuinak eta liburuak aukeratzea, ez da lan erraza izaten batzuetan.

Merkatuak eta kontsumismoak agintzen duten garaian, zaila da argitaratzen den guzti horretan arakatzea eta irakurgai aproposak aurkitzea.

Proposamen honen helburua da bilaketa horretan laguntzea, irizpide eta klabe batzuk eskura jartzea, gure seme-alabentzat aproposak izan daitezkeen irakurgaiak aukeratzeko, gozamenari, fantasiari, emozioei eta lotura afektiboari leku eginez.

Volver arriba