BISITA GIDATUAK BARAGAZTEN FAMILIENTZAT

Dagoeneko 22 urte igaro dira, Baragazte bezala ezagutzen den, Barañaingo Udaleko Gazteentzako Baliabideen Zentroa zabaldu zenetik. 22 urte, 12 eta 30 urte bitarteko Barañaingo gazte guztiei zerbitzua emateko ateak ireki genituenetik. Hezkuntza-taldekoek aukera eman nahi dizuegu zentroa eta bertako jarduerak herritar guztiei ezagutzeko.
Gu ezagutzera hurbiltzea gustatuko litzaiguke, egiten diren askotariko ekintzak eta jarduerak ezagutzea, aretoek eta hauek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea etab. Horretarako, profesional-taldeak bisita gidatua egingo dizuegu, gure lana zuzentzen duten proposamenak, proiektuak, jarduerak eta helburuak azalduko dizkizuegu, sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeaz gain, eta Baragazte gure herriko biztanle gazte guztien partaidetza-baliabide gisa eskaintzen jarraitzeko zuen proposamenak baloratuko ditugu.
Parte hartu ahal izateko, telefonoz (948 38 59 25) eman beharko da izena, eskeinitako ordutegietan. Ezarritako ordutegiren batean joaterik ez badago, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, eta beste aukera batzuk baloratuko ditugu.
Ate irekien ordutegiak:
- Urriak 19 osteguna, 18:00etan
- Urriak 23 astelehena, 12:00etan
- Urriak 26 osteguna, 18:00etan
- Urriak 30 astelehena, 12:00etan
Zuen zain gaude!
