2023ko erasorik gabeko festa parekide batzuen aldeko pegatina lehiaketa

Barañaingo Udaleko Gazteria Programak eta Berdintasun Arloak, 2023ko erasorik gabeko festa parekide batzuen aldeko pegatina lehiaketa antolatu dugu berriz ere.
Barañainen erroldatutako 12 eta 30 urte bitarteko gazteetzat zuzenduta.
Lehiaketa honen xedes lelo bat (esaldi laburra) eta irudi bat sortzea da, jaietan ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta indarkeria sexistaren prebentzioarekin konprometitzearen garrantzia adierazteko, pertsona orok, mutilek eta neskek, gizonek eta emakumeek ere herriko jaietaz berdintasunez gozatzeko, jardueretan, egunez eta gauez.
Diseinuak JATORRIZKOAK izan behar dira, koloretan, txuriz, edozein teknika erabiliz, etab. Proposamen guztiak DIN A 4 batean aurkeztu behar dira 9,5zm-ko diametroko borobil baten barruan eta urtea agertu behar da. Lan guztiak gazteleraz eta euskaraz izango dira.
Garrantzitsua: aurkeztutako lanek hizkuntza eta irudi inklusiboak izan beharko dituzte lehiaketaren xede eta proposatutako gaira egokitu beharko dira eta lehiaketaren baldintzak errespetatu beharko dituzte. Parte -hartzea bakarkakoa izango da eta pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake soilik.
Aurkezpen epea: maiatzaren 15etik 27ra Baragazten.
Saria: 100€ko balioa duen 1. saria bat eta 75€ko balioa duen 2. saria. Aurkezten diren lehenengo 30 pertsonentzat GOLEM zinemetarako joateko sarrerak egongo dira.
Animatu!
BASES CONCURSO PEGATINAS 2023 PEGATINA LEHIAKETA OINARRIAK
